Euskadiko Antzoki Sarearen hitzartutako zirkuituak hamar konpainiaren 232 emonaldi eskainiko ditu

Bizkaie! 2016-04-29 15:01   Kulturea

Euskal antzerki konpainien produkzinoaren eta programazinoaren arteko koherentzia bultzatu eta antzezlan barriei egutegi sendo bat eskaintzeko asmoz antolatzen dabe urtero hitzartutako zirkuitua Eusko Jaurlaritzeak eta Antzoki Sareak. Aurten, hamar konpainiaren hamaika lan aukeratu eta 232 emonaldi programau ditue. 187.000 euroko laguntzinoak emongo ditu Jaurlaritzeak.

Arratiako eta Galiziako ikasleen arteko trukea, bertsolarien eta regueifeiroen tradizinoan oinarrituta

Bizkaie! 2016-04-29 13:49   Bertsolaritzea

Regueifa izeneko kopla inprobisaduak Galiziako ohiturea dira, Euskal Herriko bertsolaritzearen antzekoak. Bertsoak eta regueifak buztartzeko asmoz, trukea egingo dabe Arratia BHI institutuko eta Galiziako ikastetxe bitako ikasleek maiatzean. Hilaren 2tik 5era Galizian izango dira arratiarrak eta 13tik 16ra, berton egingo dabe topaketea.

Euskaltzaindiak sei urgazle barri izentau ditu

Bizkaie! 2016-04-29 13:21   Euskerea berbagai

Euskaltzaindia Osoko bilkurea egiten dago Iruñean eta hor akademiak sei euskaltzain urgazle barri izentau ditu: Amaia Apaulaza Ollo, Xabier Erize Etxegarai, Maite Lakar Iraizoz, Patxi Petrirena Altzuguren, Rosa Ramos Alfaro eta Castillo Suarez Garcia.

Azkuna Zentroak 'Prototipoak', forma artistiko barrien nazinoarteko topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 29ra

Bizkaie! 2016-04-29 11:01   kulturbiz

Azkuna Zentroak Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 29ra arte, Prototipoak izenburupean. Topaketa honek  3, 2, 1. Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketa programeari jarraipena emon nahi deutso, hiru urtez, arte eszenikoez bete eban topaketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bost opera dakarz Bilbora ABAO-OLBEren denporaldi barriak

Bizkaie! 2016-04-29 10:30   Kulturea

Barrikuntzearen eta kalidadearen aldeko apustua egin dau ABAO-OLBE alkarteak 2016-2017 denporaldirako. Holan,  Euskalduna jauregian, Don Giovanni eta La Cenerentola opera handi eta ezagunak ikusi ahal izango dira eta, Bilbon lehenengoz, Verdiren Stiffelio egongo da. Lucrezia Borgia eta Andrea Chenier lanek osotuko dabe programazinoa.

'Jantzea lanbidea da' aldarrikapena dakar Jantzearen Nazinoarteko Egunak

Bizkaie! 2016-04-29 10:21   Kulturea

Gaur, apirilak 27, Jantzearen Nazinoarteko Eguna danez, BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, bat egin dau ADDE, Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak jantzearen ezagutza orokorra hobetzeko eta jantzeagaz lotutako profesionalei duintasuna emoteko asmoz bultzatu dan kanpaineagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herria Museoak 'Gernika Arbolaren kokalekua (1366 - 2016)' erakusketea hartuko dau

Bizkaie! 2016-04-28 18:28   Kulturea

Uribilduaren sorrerearen 650. urteurrenaren harian, Gernikako Euskal Herria Museoak Arbolaren kokalekua erakusketea zabalduko dau bihar, barikua. Gernikaren historia erakusten jaku hor, 1366tik 2016ra arteko mugarri garrantzitsuenetan zehar ibilbide bat eginez. Erakusketea Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernikazarrak antolatu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

SD Eibar Fundazinoak kaleratutako 'SD Eibar 75. urteurrena - 1940 X 2015' liburua kalean dago

Bizkaie! 2016-04-28 17:37   kulturbiz

Jesus Gutierrez Arosak idatzitako liburuak 208 orrialde eta 150 argazki ditu eta dokumentu aparta da Eibarren futbolak historian zehar izan dauen bilakaerea hurretik ezagutzeko. Eibar Futbol Taldeak 75 urte bete zituan 2015ean eta liburua aurten kaleratu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

III. Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa jardunaldiak maiatzaren 12an egingo ditue Donostian

Bizkaie! 2016-04-28 15:45   Euskerea berbagai

Edizino honetan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi da, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnearen txertaketa legal posiblea iradokiz.

Zabalik dago aurtengo Rikardo Arregi kazetaritza sarietarako proposamenak aurkezteko epea

Bizkaie! 2016-04-28 14:45   Kulturea

Donostian aurkeztu dabe Rikardo Arregi sarietako 28. edizinoa. 2015eko maiatzetik aurtengo maiatzera bitartean argitaratutako lanak aurkeztu ahal izango dira eta sari bi emongo ditue: Sari nagusia eta Kazetari Berria atalekoa. Andoaingo Udaleko zinegotzi Ainara Rodriguez, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrika eta Goiena taldeko Oihane Agirre egon dira aurkezpenean.

Lanbide Heziketara begira jarriko da Herri Urrats aurten

Bizkaie! 2016-04-28 10:41   Euskerea berbagai

Gaur egun, Ipar Euskal Herrian ez dago Lanbide Heziketea euskeraz egiteko ezelako aukerarik. Egoera horri bueltea emon guran, aurtengo Herri Urrats jaialdian batutako diruagaz Baionan lizeo profesionala eregiko dabe. Maiatzaren 8an izango da Iparraldeko ikastolen jaia, ohiko moduan Senpereko lakuaren inguruan.

Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2016-04-27 17:10   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez, maiatzaren 3tik 6ra jokatuko dira kanporaketak. Finala hilaren 22an izango da, Getxon. Egun horretan, idatzizko eta bat-bateko finalak, bertso-eskolen tartea eta Bizkaiko Txapelketako Udabarriko Faseko kanporaketa bat egongo dirala aurreratu dau alkarteak.

50 kotxe klasiko lehiatuko dira Bilboko XI. Rallyestone proban

Bizkaie! 2016-04-27 15:39

Datorren apirilaren 29tik maiatzaren 1era izango da aurten Bilboko Rallyestone probearen XI. edizinoa. Hogeita bost urte baino gehiagoko antzinatasuna daben kotxeentzako proba honek aparteko lekua hartu dau Erregulartasun Historikoko kategorian, probearen zailtasuna eta ibilbidea kontuan hartuta.

'Powder her face' opera polemikoa Bilboko Arriaga antzokira helduko da maiatzaren 6an eta 8an

Bizkaie! 2016-04-27 15:09   Kulturea

Argyll dukesearen bizimodu gorabeheratsua kontetan dau Powder her face opereak. Londresko Covent Garden-eko ikuskizun polemikoa Bilbora helduko da, Arriaga antzokira, maiatzaren 6an eta 8an. Aurretik, obrearen eszena eta musika esplizituek zeresana emon dabe hainbat herrialdetan, lizunegiak diralakoan.

Euskerazko zinemagintzea kolokan ikusten dabe euskal produktoreek

Bizkaie! 2016-04-27 13:58   Zinemea

Ibaia Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujaubeen Alkarteak, sektorearen % 80 inguru hartzen dauen taldeak, Eusko Jaurlaritzearen babesa eskatu dau Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak sortutako arrisku egoerearen aurrean.

Literaktum Donostian, maiatzaren 3tik 14ra

Bizkaie! 2016-04-27 12:00   Kulturea

Narratibea ardatz hartuta, datorren maiatzaren 3tik 14ra, 40 konbidadu inguru pasauko dira Literaktumetik, 20 jardueratik gorako programa batean, literaturearen zeharkako ikuspegia eskainiz: alkarrizketak autoreakaz, antzerki eta musika-proposamenak, erakusketak, literatur ibilaldiak eta umeentzako jarduerak, euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez, galegoz edo zeinuen hizkuntzan.

Espainiako lehen emakume argazkilari-kazetaria izan zanaren ganeko 'Joana Biarnes, una entre todos' filma Bilbon

Bizkaie! 2016-04-27 11:08   Barriak

Zinebik, urte osoan zehar bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen Hileko dokumentala estreinaldien zikloak, Óscar Morenok eta Jordi Rovirak zuzendu eta Espainiako lehenengo emakume argazkilari-kazetaritzat hartzen danaren bizitzearen eta lanaren ganeko Joana Biarnés, una entre todos (Espainia, 2015. 72) filma eskainiko dau eguen honetan, apirilaren 28an, Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Karrikan plataformea sortu dabe, Euskal Herri guztiko kaleko arte eszenikoei laguntzeko

Bizkaie! 2016-04-27 10:32   Kulturea

Sorkuntzea bultzatu eta berau erakusteko aukerak emotea da Karrikan plataformearen helburu nagusia. Ipar zein Hego Euskal Herriko hainbat eragilek bat egin dabe erakunde barrian, kaleko arte eszenikoak lurralde guztian sustatu nahi dituelako, muga administratiboak ahaztuta. Karrikanek dino, aukeratutako proiektuak kale arteen hitzordu garrantzitsuetara eroango dituala.

'Markak (Gernika 2016)'

Bizkaie! 2016-04-26 18:08   kulturbiz

Bernardo Atxaga idazlearen Markak liburua eta izen bereko dokumentala ditu oinarri ikuskizun honek. Gernikaren sinbologiara hurreratzeko ahalegin poetikoa da. Bizitzaren joan etorrian inork ez dau mundu hau aztarna edo marka propiorik barik itxi gura. Hemen egon ginan, egun batean bizirik egon ginan hemen adierazoten daben markak ixten doguz han eta hemen. Gernikak eta 1937ko bonbardaketeak hainbat marka eragin ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'English on Tuesdays' programeari ekingo deutsie Bilbon, gazteek ingelesa praktikau daien

Bizkaie! 2016-04-26 14:21

Egitasmo berezi horretan, Erasmus beken bidez Bilbora heldu diran ingeles hiztunak eta bertoko gazteak alkartu nahi ditue. Holan, ingelesa praktiketako eta hobetzeko aukerea daukie bilbotarrek. Bilboko Udalak azaldu dauenez, dobako zortzi saio egingo ditue, Bilborocken, gaur hasita.