VII. Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketea

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Bertsolaritzea
Sariak - Helduentzat: 1.saria: txapela, 1.200 € eta oroigarria. 2. saria: 900 € eta oroigarria. 3. saria: 600 € eta oroigarria. - Gazteentzat: 1. saria: txapela, 300 € eta oroigarria. 2. saria: 150 € eta oroigarria. 3. saria: 90 € eta oroigarria. Oharra: Bertso-jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso, halandaze lortzen dauen saririk handiena emongo jako. Sari emotea • Epaimahaia ALBEk eratuko dau eta sariak 2005eko abenduaren 10ean emongo dira, Algortako Getxo Antzokian, 19:00etan hasita, AHOBIEN GALA ekitaldiaren barruan. • Epaimahaiaren erabagia aldaezina izango ...

Ardaogintzea eta mahastizaintzea arautzeko lege proiektu barria Nafarroan

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Jan edanak
Edozelan be, aztertzen gagozan Foru Legeak lau atal ditu: - Lehenengo atalean, legearen eremuak eta definizino orokorrak zehazten dira. - Bigarrenean, mahastizaintzea eta mahats mueten inguruko erregistroa arautuko da. - Hirugarrenean, Nafarroan eginiko ardaoen gaineko babesa bermatuko da, berton egindako ardaoak eta beren beregi, Nafarroa edo Errioxa izendapena dabenena (Nafarroan egindakoak) eta baita Cavarena be. Horrezaz ganera, bidea egiten da gaur egun jatorrizko izendapena dana etorkizunean kalifikatua izan daiten. - Laugarrenean, konsumitzaileakanako babes sistemea arautzen da eta legea beteko dala bermatu; kontuak kontu, betebeharrak ...

Sojea, lekale aberatsena

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Jan edanak
Soja produktuak - Uruna: ogia eta opilak egiteko. - Soja-orioa: ez dauka proteinarik ezta isoflabonarik be. - Soja edaria: gurean soja-esnea esaten deutsagu. Ez dau behi-esnea ordezkatzen eta batzuetan kaltzioagaz eta bitaminakaz aberasten dabe behi-esnearen propiedade nutrizionalen parean jarteko. - Tofu edo soja mamia: gaztaiaren antza dauka eta jatekoak preparetako osogai lez erabilten da saltsak eta bestelakoak egiteko. - Tamari: garia, sojea eta gatzagaz egiten dan saltsea da. - Tempeh: soja-pasta fermentatua da. Okelearen antzera eginda jaten da. - Soja-kimuak: entsaladetan eta pureak egiteko erabilten da. Amaia ...

Euskaltzaindiak eta BBK-k igaz sarituriko liburuak argitaratu dabez

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Kulturea
Beste alde batetik, 2005eko literatur lehiaketearen deialdia kaleratu dabe. Lanak aurkezteko epea 2005eko urriaren 16an amaituko da eta lanak ondoko helbidera bialdu behar dira: Bilbao Bizkaia Kutxaren Kultur Gela Elkano, 20 48008 Bilbo Epaimahaikoen erabagiak 2005eko abenduaren 31 baino lehen iragarriko dira. Bizkaie!

Urre gorrizko txokolatea

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   antxina-barri
Konpainia honen jatorria eta sorrerea ezagutzeko, lehenengo eta behin sasoiko egoerea ezagutzea komeni da: XVIII. mendean oraindino Espainiako Erreinua Ameriketako hainbat lurraldeen jaube zan. Baina lurralde horrekaz izan beharreko merkataritza eta hartu-emon komerzialak beherantz etorrita egozan. Bai holandarrak zein britainiarrak, erabat hartuta euken Ameriketako lurraldeakaz merkataritzako tratuak adosteko ohiturea, izan be, lurralde horreek baldintza hobeak eskaintzen ebezan. Egoerea ikusita, Espainiako Erregeak zeozer egin beharra egoala pentsau eban eta aukerea José Patiñori emon eutson (Itxasoko arduraduna Espainiako Gobernuan). Estaduak merkataritzea zuzenean ...

Iraultzea bikote homosexualentzako

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   txutxu-mutxuan
Atzerriko umerik adoptetako eskubiderik ez Hego Euskal Herriko gay eta lesbianek ezkondu eta umeak adoptau ahal izango dabez. Ume batzuk baino ez: Hego Euskal Herrikoak, Herrialde Katalanetakoak, Galiziakoak eta Espainiakoak. Hortik kanpo, ez. ‘Gaur egun ez dago estadurik beste herrialde bateko homosexualei bertako umeak adoptetan ixten deutsenik’, zehaztu eban Lamarkak. Halan dabe, gaur egun homosexualek badaukiez beste herrialde batzuetako umeak adopzinoan hartzeko aukerak: umea bikotekide batek adoptetan dau, nahiz eta gero bikoteak hazi eta hezi. Hego Euskal Herrian, ganera, onartuta ...

Genesis

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Zinemea
Ez da ohikoa izaten naturearen ganeko dokumentalek telebista jakin batzuen txokoetatik urtetea eta pantaila handira salto egitea. Dokumentala, berez, kontsumo urriko ikus-entzunezkoa da, eta are murritzagoa naturearen ganekoa bada. Horregaitik, mueta honetako luzemetraiaren bat zine-aretoetan emoteko asmoz egiten bada eta karteldegietara heltzea lortzen badau, ikusgarritasunera hurreratzen diran edukinez horniduta egon behar dau, gureztala. Horixe da lurraren sorkuntza eta naturearen garapenaren inguruko dokumental honetan egin edo jadetsi dabena; irudien indar dramatikoa eta ikusgarritasuna oso zinematografikoak dira, soinu bandeak off-eko ahotsa baztertzea ...

Madagascar

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Zinemea
Azken urteotan makina bat izan dira ordenadore bitartez oso-osoan egindako filmak. Orain arte emoitzak oso errentagarriak izan dira estudioentzat, baina azken sasoian egin diran pelikulak ez dira aparteko beharrak izan. “Robots-en” moduko pelikulek gainbeherearen hasikerea iragarri euskuen, film guztiek onak izateko gidoi interesgarria be euki behar dabelako. “Madagascar” ideia erakargarri batetik abiatzen da. Zoologikoko bizimodu erosora ohitutako animaliek natur ingurune batean biziten ikasi beharko dabe. “A priori” asmoa interesgarria da, baina, burutazinoa ona izanagaitik, horrek ez dau esan gura garapena ...

Oteiza: Mitoa eta Modernismoa New Yorken

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza

Nevadako euskaldunek Euskal Jaialdia ospatu dabe

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza

Armairutik epaitegira

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   eretxia
Esaten neban normaltasunerako bide luzea falta jakula. Sarri askotan, lagunartean edo txisteak kontetako orduan, badagoz oraindino homosexualidadearen ganean errespetu bako pasadizoak. Ez dogu pentsetan gure inguruan dagoan nonor, laguna, familikoa, lankidea... mindu egin geinkela holako kontuakaz. Egoerea normalizetako bidean, homosexualen kolektiboek ezkontzarako eskubidea aldarrikatu eben. Izatezko bikotea eratu ahal izatea pausu garrantzitsua izan zan, duda barik, baina ez azkena. Kontserbadoreak eta, batez be, Eleiza Katolikoa kontra agertu dira. Homosexualei errespetua zor jakela aldarrikatu eben, baina ezkontzearena gehiegizkoa zala uste dabe ...

Deep Purple Azkena Rock Festival jaialdian izango da

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Musikea
Bizkaie!

Berakatza

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Jan edanak
Egunero 800 miligramo berakatz jan ezkero (ale erdia), kolesterola % 9-12 artean bajatu daiteke. Dana dala, esan behar dogu propiedade guzti honeek berakatz gordinak emoten deuskuzala. Errekeran, egosikeran edo prijidukeran, ezaugarri on honeek galtzen ditu. Berakatz-orioak, berakatz-hautsak edo berakatz sikuak ez daukie propiedade medizinalik, gusto gozoa baino. Euskal Herrian, berakatz nahiko hartzen dogu, baina gehienetan egosita edo prijiduta. Era asko dagoz berakatza gordinik jateko. Hona hemen batzuk: - Txikituta, entsaladetan (normalean tomateagaz, patatakaz edo entsalada mistoan). - Antxoakaz edo sardinakaz, orioagaz hartzen doguzanean ...

Aingeru-torradea

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin flanerak beharko doguz. Ezer baino lehen, azukre eta ur apur bategaz karamelua preparauko dogu. Karamelo 'rubioa' egiteko zartagin batean jarriko doguz ura eta azukrea biak batera, eta surtan jarriko dogu astiro kolorea artu arte. Prest dagoanean, flanera bakotxean karamelo koilarakada bi jarri, eta hotzitzen ixten dogun bitartean, hurrengo masea preparauko dogu: aingeru-torradea, hain zuzen be. Gorringoak jarriko doguz bol batean. Bien bitartean azukrea eta ura lapiko batean egosten jarriko dogu, almibarra egin arte. Behin irakiten ...

Ardao produzinoaren gorakadea Britainia Handian

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Jan edanak
Mahasti barri asko Ingalaterrako hego ekialdean dagoz. Nekazariek euren lurrei etekina atarateko aukera parebakoa ikusi dabe ardaoan. Ardaogintzan aditu batzuek The Daily Telegraph aldizkarian argitaratutakoaren arabera, ardao produkzinoa bikoiztu egingo da datozan urteotan. Gaur egun, daborduko 330 mahasti dagoz 810 hektareatan, hainbat lekutan: Kent-en, Hampshire-n, Essex-en eta Sussex-en, berbarako. Erromatarek bere garaian mahastiak Britainiar ugarteetara eroan baebezan be, Bigarren Mundu Gerrearen ostean hasi zan ardaoaganako zaletasuna. Merkadu mailara 70eko hamarkadan heldu zan. Itsasoko klimeak neguko izozteak ebitetan laguntzen dau baina ...

Barriro etxean

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   antxina-barri
Monumentuaren aldeko ekintzak Bilbo eta Bizkaia osoa egozan erabagiaren zain eta hau ezagutzera emon zanean, berehala hasi ziran erabagiaren aldekoen jaiak eta kontrakoen protesta eta ahaleginak. Esaterako, Magisteritza eta Merkataritza Eskolako eta Institutuko ikasleek grebea antolatu eben. Alde Zaharreko dendek ateak zarratu ebezan 12etatik arratsaldeko 3etara. EAJk mitina eta manifestazinoa be antolatu ebazan, nahiz eta gero bertan behera geratu Gobernadoreak holan aginduta. Ekintza horreen guztien artean ikusmin eta ondorio gehien ekarri ebana 60 emakumek egindakoa izan zan. Honeek, monumentuaren aurrean ...

Paris Bilbon eta surrealistak bizirik

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Kulturea
XX. mendeko bigarren hamarkadearen amaieran, Lehen Mundu Gerrearen hondamendien ostean, margolari, argazkilari, zinema zuzendari, idazle eta aktibista asko Parisera joan eta iraultza bisual eta ideologikoa aurrera eroateko gai izan ziran. Kronologiari begiratuta, mobimentuaren hasikerea 1919an dago, Philippe Soupault eta André Bretonek ‘idazketa automatikoaren’ oinarrian dagoan Les Champs magnétiques lana argitaratu ebenean. Mobimentua 1966an amaitu zan, Breton hil zan urtean. Baina surrealismoaren eragina muga horreetatik harago be joan zan, eta ‘surrealista’ terminoa bera gure ohiko hizkerearen parte izatera heldu da. Erakusketea ...