Saio eder bategaz amaitu dira Europa bat-batean egitasmoko udabarriko saioak
2016-04-25 10:15 BertsolaritzeaApirilaren 16tik 23ra, Euskal Herri guztian ibili dira bertsolariak eta Kurdistango, Sardiniako eta Kataluniako inprobisatzaileak, Mintzolak antolatutako Europa bat-batean egitasmoko udabarriko girotze saioetan. Azken emonaldiak, Aramaion, amaiera ederra emon eutsan zikloari, inprobisazinoen arteko nahasketak entzun ahal izan ziralako.
Ander Gartziak eta Eva Vidal Álvarezek irabazi dabe VIII. Bizkaidatz lehiaketea
2016-04-25 09:55 KultureaVIII Bizkaidatz lehiaketan, euskerazko atalean, lehen saria, Ander Gartzia Badiolarentzat izan da. Gaztelaniazkoan, barriz, Eva Vidal Álvarezentzat El don lanagaitik, Aixa de la Cruzen testua oinarri hartuta.
bertsomovieda 2016k baditu irabazleak
2016-04-22 15:25 BertsolaritzeaZeuk erabaki lanak jaso dau 1000 euroko lehenengo saria. Egileak Jon Martin eta Izaskun Bernedo dira. Lehenago be parte hartu izan dabe bertsomoviedan, eta era guztietako sariak irabazi be bai. Aurten, lan oso barritzailea egin dabe, ikusleak amaiera askoren artean aukeratu deien bideo interaktibo bat sortuz, eta bide batez, bertsoaren sormen prozesuan bertsolariaren burutik pasetan diran aukerak azalduz.
Gerediaga eta Alaine Agirre idazlea saritu ditu Elkar Fundazinoak
2016-04-22 12:12 kulturbizElkar Fundazinoak elkar sariak banatu ditu bart Andoainen. Gerediaga alkartearen ibilbidea saritu dabe eta Alaine Agirre idazle bermeotarrak Joseba Jaka bekea eskuratu dau.
Euskal mitologiaren inguruko lehenengo 3D bideo-jokoa aurkeztu dabe
2016-04-22 11:16Astialdia eta hezkuntzea lotzen dituan bideo-jokoa da Sorginen kondaira, hiru dimensinotan euskal mitologiaren inguruan sortutako lehenengoa. Binary Soul enpreseak diseinau dau jokoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Urtebeteko lanari esker, detaile handiko irudi erakargarriak eta informazino ugari sartu deutsiez jokoari.
Prince, pop musikearen printzipea hil da
2016-04-22 10:28 MusikeaRoger Nelson, Prince ezizenez ezaguna hilda topau dabe bart, Minnesotako Paisley Park herrian eukan etxean, Yvette Noel-Schure haren publizisteak baieztatu dauenez. 57 urte zituan abeslariak.
Gazteak, kirola eta euskerea lotu behar dirala nabarmendu dabe Udaltop jardunaldietan
2016-04-22 10:18 Euskerea berbagaiUdaletako euskera zerbitzuen arteko topaketea, Udaltop, egin dabe Lasarte-Orian, atzo eta gaur. Jardunaldietan, udaletan euskerea bultzatzeaz arduratzen diran profesionalak eta erakunde publikoetako ordezkariak batu dira. Aurtengo izenburua, honako hau: Kirolean D eredua noizko? Nork eta zer egin geinke gazteen euskerazko kirol jarduna ziurtatzeko. Umeen astialdian euskerea sartzea ezinbestekoa dala uste dabe parte-hartzaileek.
New Yorketik 50 artelan ekarri ditue Bilboko Guggenheim museora, Parisko Eskolaren ganeko erakusketarako
2016-04-21 15:27 KultureaOrain dala urte bi New Yorkeko eta Bilboko museoek sinatutako hitzarmenaren lehenengo emoitzea da Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskolea, 1900-1945 izenburuko erakusketea. Estadu Batuetatik ekarritako goi mailako 50 artelanen bidez, 20. mendearen lehen erdiko abangoardien barri emongo dau Bilboko Guggenheim Museoak, apirilaren 22tik urriaren 23ra.
30 konpainia izango dira Gasteizko kaleetan, XI. Kaldearten
2016-04-21 10:25 jardunaldiakXI. KALDeARTE, Gasteizko Kaleko Arteen Nazinoarteko Erakustaldia bagilaren 9, 10, 11 eta 12an izango dogu eta aurten, erakustaldiak bere bereizgarriei, programazino egitureari eta aurrekontuari eutsi deutsee, Europa osoan arrakasta lhandia daben atzerriko produkzinoak eta bertako kaleko sorkuntzea orekatzeko ahaleginean, eta jokatzeko leku zein formatu barriak bereganatu ditu.
Kobazuloetako eta gaur egungo arteak bat egin dabe Arkeologi Museoaren erakusketa barrian
2016-04-21 10:08 KultureaApirilaren 21etik abuztuaren 14ra arte, Bilboko Arkeologi Museoan, erakusketa berezi baten batu dira orain dala milaka urtetako gizakiek sortutako irudiak eta gaur egungo artista baten sorkuntzak, Haitzuloetako artea, arte garaikidea izenburupean. Maximina Espeso artista garaikideak Euskal Herriko kobazuloetan topautako irudiak barriro interpretau ditu.
'Sunakali' filmak irabazi dau Thinking Football jaialdia
2016-04-20 17:33 BarriakAthletic Club Fundazinoak antolatutako Thinking Football jaialdiko ikusleek holan erabagita, Nepalgo zinemagile batek, Bhojrat Bhat-ek, irabazi dau aurtengo sari nagusia, Sunakali filmari esker. Loraldiagaz alkarlanean eratutako euskerazko bideoen lehiaketea Jabi Juberak eta Eñaut Barandiaranek irabazi dabe, Jokoz kanpo lanagaz.
Bilboko Udalak uriko eraikin berezietara egiten diran bisita gidatuak abiarazoko ditu maiatzean
2016-04-20 14:41Maiatzaren 3an hasiko dan ekimena, ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programearen barruan sartzen da, eta aurten XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako zenbait jauregitan oinarrituko da, horreen artean Olabarri Jauregia, San Nikolas Jauregia –BBVAren egoitzea– eta Alde Zaharreko eta Zabalguneko zenbait higiezin.
'On Kixote' liburua hainbat hizkuntzatan irakurriko dabe barikuan Bilbon
2016-04-20 12:05 KultureaLiburuaren Nazinoarteko Eguna da zapatuan eta, ganera, Miguel de Cervantes idazlea hil zanetik 400 urte beteko dira aurten. Horregaitik, barikuan, apirilak 22, On Kixote liburuaren irakurraldi jarraitua egingo dabe Bilboko Abando hotelean. Hizkuntza ugaritan irakurriko ditue pasarteak, literaturearen unibersaltasuna azpimarratzeko asmoz.
'Bilbao – Bizkaia. Exterior – Dia' eta 'Distantziak' talde filmak Malagako Zinemaldian emongo ditue
2016-04-20 10:59 Barriak2015ean, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak – Zinebik produzidu zituan Bilbao – Bizkaia. Exterior - Día (7 miradas y una ciudad) eta Distantziak talde filmak, bariku honetan, apirilaren 22an, hasi eta datorren maiatzaren 1ean amaituko dan Malagako Jaialdiaren hurrengo edizinoan egongo dira.
Juul jardunaldi literarioa egingo dabe ikastoletan eguenean
2016-04-20 10:37 KultureaEuskal Herriko Ikastolen Alkarteak antolatuta, eta Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz, Juul hauteskunde literarioak antolatu ditue. Ikastoletako neska-mutilek euren liburu gustukoenak aukeratzeko aukerea eukiko dabe, bozketa baten bidez. Eguena, hilak 21, izango da bozketa eguna. Irakurzaletasuna bultzatzea eta parte-hartze prozesuak erakustea izango dira helburuak.
Gaxure gatzur kremea, produktu barritzailea aurkeztu dau gaur Bilbon Leartiker zentro teknologikoak
2016-04-19 18:10 Jan edanakLea-Artibaiko Landa Garapen Alkartea, MIBA kooperatibea, Azaro Fundazinoa eta Barroeta (Markina-Xemein) eta Txori Errota (Abadiño) gaztandegiakaz batera, Leartiker zentro teknologikoak egindako 4 urteko ikerketa eta lankidetzeari esker sortu da Gaxure gatzur kremea.
'Hitzez eta ahotsez', sei orduko irakurraldia Durangon
2016-04-19 17:40 KultureaDurangaldeko herri guztietatik etorritako irakurleen topagune bihurtuko da Plateruena datorren barikuan; arratsaldeko 18:00retatik, gauerdira bitartean, sei orduko ekitaldia egingo dabe apirilaren 22an eta hainbat irakurle dagoz zerrendan, abeslariak, musikariak, bertsolariak eta jantzariak be animau dira, danetara, 240 bat lagun.
Ziortza-Bolibarreko Udalak UEMAn sartzea onartu dau
2016-04-19 15:32 Euskerea berbagaiAstelehen iluntzean egindako osoko bilkuran, Ziortza-Bolibarreko Udaleko zinegotzi gehienek Udalerri Euskaldunen Mankomunidadean, UEMAn, sartzearen alde egin eben. Maiatzean egingo dau UEMAk Batzar Nagusia eta bertan onartuko dabe Ziortza-Bolibar, ezusterik ezean. Gaur egun, 73 kide daukaz UEMAk, tartean Bizkaiko 20 udalerri.
Abian da 365 Jazz Bilbao zikloaren bederatzigarren denporaldia
2016-04-19 13:51 MusikeaApiriletik zemendira egingo dan zikloaren bederatzigarren edizinoan punta-puntako artistak izango dira Bilbon, besteak beste, Regina Carter biolin-jotzailea (Apirilaren 26an), Sendecki eta Olejniczak bikotea (Irailaren 21ean), John Scofield gitarra-jotzailea (urriaren 19an) eta San Francisco Jazz Collective taldea (Zemendiaren 9an).
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa