Burdinbidearen Museoko lurrunezko trenek asteburuetako ibilaldiei berrekingo deutse apirilaren 2an

Bizkaie! 2016-03-30 14:39   Kulturea

Udabarriagaz batera, antxinako tren klasikoez disfrutetako aukerea bueltan da Burdinbidearen Euskal Museoan, Euskotrenek azaldu dauenez. Apirilaren 2an hasita, asteburu guztietan egongo dira ibilaldiak lurrunezko trenean, Azpeitiko instalazinoetatik abiatuta. Zapatuetan bidaia bi egongo dira eta domeketan bat.

Zinebik 'Good things await' film danimarkarra eskainiko dau Hileko Dokumentala zikloaren barruan

Bizkaie! 2016-03-30 12:40   Barriak

Protagonistea Niels Stockholm da, nekazaritza biodinamikoaren munduan dabilen 79 urteko nekazaria. Rita emazteagaz lantzen dau lurra Kopenhage iparraldean. Bere bizitzearen filosofia, gizakia eta lurra unibersoagaz lotuta dagozala dinoan idean oinarritzen da eta, horregaitik, ilargi-egutegiagaz erabateko sinkroniagaz lantzen ditu bere elikagaiak, kosmosagaz ahalik eta harmoniarik egokiena lortzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Areatza Photo Fest argazkilaritza jaialdia egingo dabe apirilean

Bizkaie! 2016-03-30 11:43   jardunaldiak

Argazkilaritzarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, lehenengoz antolatu dabe jaialdia Arratiako Areatzako Udalak eta Bostok Photo taldeak. Edade guztietarako jentearentzako jarduerak preparau ditue: Tailerrak, berbaldiak, erakusketak eta abar, nazinoarteko adituakaz. Apiril osoa hartuko dau Areatza Photo Festek.

'Amama' eta 'Muros / Walls' lanak saritu ditue Nantesen

Bizkaie! 2016-03-30 10:59   Barriak

Etxepare Euskal Institutuak sustatzen dauen Fenêtre Basque ataleko bi film saritu ditue Nanteseko Zinemaldian: Asier Altunak zuzendutako Amama lanak Epaimahai Gaztearen Saria irabazi dau, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Muros / Walls lanak, barriz, Dokumental Onenaren Saria.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Martxan da 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa, 50 herritan

Bizkaie! 2016-03-30 10:31   Kulturea

Irakurzaletasuna bultzatzeko sortu eban Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu eta dagoeneko 10. edizinoa beteko dau. Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra egingo dabe, Euskal Herriko 50 herritan. Udalak, liburutegiak eta liburu-dendak alkarlanean ibiliko dira, Topaguneagaz batera, euskerazko liburuak publikoari hurreratzeko lanean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pernando Amezketarra bertso sariketearen lehenengo edizinoa, apirilean

Bizkaie! 2016-03-29 15:39   Bertsolaritzea

Harituz Bertsozale Bilguneak antolatuta, sariketearen bereizgarria Pernandoren ekarpenetik dator, ariketa guztiak neurri txikian izango baitira. Hiru bertsolarik osotutako lau taldek hartuko dabe parte. Eskualde izakereari eutsiz, Tolosaldeko hiru herritan egingo dira saioak (kanporaketa bi eta finala). Lehenengo hitzordua apirilaren 8an, Asteasun.

Basque Fest jaialdiko ekitaldiek 73.000 lagun erakarri ditue

Bizkaie! 2016-03-29 15:28   Kulturea

Euskal kulturearen eta abangoardiaren jaialdia, Basque Fest, martxan egon da Bilbon Aste Santuko jai egunetan. Udalak adierazo dau pozik dagoala jentearen erantzunagaz. 73.000 personak disfrutau dabe egitarauko 140 ekitaldietan. Orokorrean, Bilbora turista asko etorri dirala be azaldu dau Udalak. Uriko turismo bulegoetatik 10.000 lagun pasau dira.

'Portu Zaharra, etxez-etxe' eta 'MagicFly Experience', ondarea eta turismoa dinamizetako ekinbideak Getxon

Bizkaie! 2016-03-29 14:54

Getxoko Udalak Portu Zaharra, etxez-etxe izeneko ekimena martxan jarri dau; ibilbide bat da, Portu Zaharreko itsas-ondarea berreskuratu eta gune berezitzat nabarmentzeko, Getxok Abragaz eta itsasoagaz dauen loturearen erakusgarri. Horretarako, Turismo Bulegoak, Eusko Ikaskuntzagaz eta bertoko auzokidealaz alkarlanean, hainbat baliabide diseinau ditu bisitarien artean tokiko baloreak eta espiritua sustatzeko eta erraz ulertzeko

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Esperanza Spalding eta Uri Caine be Getxoko Jazzaldian egongo dira

Bizkaie! 2016-03-29 14:35   Musikea

Getxoko Jazz Jaialdiko arduradunek jakitera emon dabenez, Esperanza Spalding eta Uri Caine etorriko dira garagarrilean Bizkaira. Joan dan astean Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardoren kontzertuen barri emon eben eta, gaurko iragarpenagaz, Getxoko jaialdiko emonaldi nagusi guztiak zehaztuta dagoz. Horrenbestez, sarrerak salgai ipiniko ditue maiatzaren 2an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jente ugari, Sarako Idazleen Biltzar gaztetuan

Bizkaie! 2016-03-29 11:55   Kulturea

Gazteak erakarteko asmoz, formatu barria estreinau dau Sarako Idazleen Biltzarrak. Hiru gunetan banatu dabe azokea eta, antolatzaileen esanetan, arrakastatsua izan da aldaketea, jente asko hurreratu dalako, Pazko Astelehenean, Sarako kiroldegira. Itxaro Borda eta Mixel Iturria omendu ditue 33. edizino honetan.

Zap´ing film labur lehiaketea egingo dabe asteburuan Durangon

Bizkaie! 2016-03-29 10:47   Zinemea

Apirilaren 2a eta 3a bitartean, 24 orduan film labur bat grabetako erronkea bota dau Zapaburu konparseak, Zap´ing lehiaketearen hirugarren edizinoan. Apirilaren 1era arte emon leiteke izena eta lehiaketarako epea hasteagaz batera emongo dabe aurtengo gaiaren barri.

Atyla eskola ontzia Bilboko Itsas Museoan egongo da bagilera arte

Bizkaie! 2016-03-23 16:36

Herrialde askotako tripulazinoa eta ikasleak dituan eskola ontzia da Atyla goletea eta normalean Europako itsasoetan ibilten da, belazko nabigazinoko eskolak emoten. Armadoreak eta Bilboko Itsas Museoak egin daben hitzarmenari esker, bagilaren 6ra arte itsasadarreko moiletan egongo da ontzia. Bisitak egin ahal izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerea bizibarritzearen inguruko lantaldea sortu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-03-23 13:29   Euskerea berbagai

Zortzi kidek osotutako lantalde horren zeregin nagusia, euskerea bizibarritzeko dagozan erronken ganean gogoetea egitea izango da. Euskaltzaindiak azaldu dauenez, Sustapen batzordeak gai horren inguruan zezeilean antolatutako biltzarrean sortu zan batzorde hau eratzeko asmoa, orduan hasitako bidean aurrera egin ahal izateko.

Bilboko Txistulari Bandeak 'Zu ere txistulari' izeneko saioagaz amaituko dau neguko denporaldia

Bizkaie! 2016-03-23 11:20   Musikea

Joserra Gutierrez konpositorearen sorkuntzea da Zu ere txistulari eta gaur, eguaztena, estreinauko dabe, Euskalduna jauregian. Parte-hartzean oinarritutako ikuskizun berezi hori, Bilboko Udal Txistulari Bandearen neguko denporaldiko azken emonaldia izango da. Euskal kantutegiko pieza herrikoiak joko ditue txistulariek eta entzuleei kantetako gonbidapena egingo deutsie.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XXXI. Euskadiko Xake Txapelketea Zornotzan jokatuko da martiaren 28tik apirilaren 3ra

Bizkaie! 2016-03-23 10:32

Aurten be maila gorenekoa da partaideen kalidadea; Santiago González azken bi edizinoetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan dan Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zan Gabriel del Río eta Eihartze Buiza, Bizkaiko promesa gaztea, Espainiako txapelduna sub-16 mailan izango baitira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.

Basque Fest jaialdiak kultur ekitaldiz beteko dau Bilbo Aste Santuan

Bizkaie! 2016-03-23 09:24   Kulturea

Martiaren 24tik 27ra, egitarau bete-betea dakar Bilboko kaleetara Basque Fest jaialdiak: musikea, erakusketak, herri-kirolak, kale-antzerkia eta abar. Merkataritzeagaz eta turismoagaz lotutako hainbat alkartek antolatzen dabe, euskaldunen nortasun kulturala erakutsi eta nazinoartean parekorik ez daukan ekitaldia eratzeko asmoz.

Orain dala 100 urte, euskerea ez zala mundu modernorako egokia uste eben askok, tesi baten arabera

Bizkaie! 2016-03-22 13:56   Euskerea berbagai

EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien fakultadean aurkeztu dau tesia Aritz Farwell Castillok. 20. mendearen hasikeran euskereari buruz egon ziran ikuspegiak aztertu ditu. Agiri ugari ikertuta, ondorioztau dau modernotasunaren eta garapenaren aldekoek uste ebela euskerea ez egoala mundu modernorako prest eta oztopotzat ikusten ebela.

Jose Mugicak eta Francisco Etxeberriak, Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Saria jasoko dabe

Bizkaie! 2016-03-22 12:31

Apirilaren 26an jasoko dabe saria, Gernikako bonbardaketearen urteurrenean. Gernika-Lumoko Udalak jakin eragin dauenez, Jose Mugica Uruguayko presidente ohia eta Francisco Etxeberria antropologo forensea eta Aranzadi alkarteko kidea aukeratu ditu epaimahaiak aurtengo sarirako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celan, euskeraz Munduko Poesia Kaieretan

Bizkaie! 2016-03-22 11:06   Kulturea

Poesiaren Munduko Egunagaz bat eginaz, Susa argitaletxeak nazinoarteko hiru autore entzutetsuren euskerazko itzulpenak aurkeztu ditu, Munduko Poesia Kaierak bildumearen barruan. Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celanen olerkiak dira, Danele Sarriugartek, Gerardo Markuletak eta Xabier Montoiak euskeratuta, hurranez hurran.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Julita Berrojalbiz kalea gaur inaugurau dabe

Bizkaie! 2016-03-22 10:20   Kulturea

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Isabel Andia Berrojalbizen alabeak desestali dabe plakea. Era horretara, Julita Berrojalbiz kalea inaugurau dabe, Bilbo eta Bizkaiko ikastolen aldeko mobimentua bultzatu eta Lauro Ikastolea sortu eban andereño historikoaren omenez.