Gipuzkoako Arteen eta Kulturearen Kontseilua sortu dau Foru Aldundiak

Bizkaie! 2016-03-09 14:39   Kulturea

Gipuzkoako Aldundiko gobernu kontseiluak, Kultura sailaren proposamenari jaramon eginez, Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilua sortu dau. Autortutako prestigioa daben profesionalak aukeratu doguz gure asmoa dalako Arteen eta Kulturearen Kontseilua plataforma bat izatea kulturako sorkuntzearen, zabalkundearen zein konsumoaren erronkei aurre egiteko.

Martiaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren amaierako jaia

Bizkaie! 2016-03-09 13:05   Bertsolaritzea

Ia bi hilebetez Arabako hainbat herritan bertso-doinuak piztu ondoren, martiaren 12an egingo dau amaierako jaia Arabako Bertso Kuadrilla artekoak, Argantzunen. Egun osoko egitaraua izango da, eta kuadrilla artekoan ibili diran talde guztiek hartuko dabe parte.

Bermeoko Liburu eta Disko Azokea, martiaren 11tik 20ra

Bizkaie! 2016-03-09 11:55   Kulturea

Euskerazko eta gaztelaniazko nobedade literarioakaz batera, diskoak be erosi ahal izango dira Bermeoko Lameran, martiaren 11tik 20ra, urteroko Liburu Azokan. Idazleak bertara hurreratuko dira liburuak sinatzera eta Bertso papelak erakusketea be ikusi ahal izango da.

Bosgarren Beatlea George Martin hil da

Bizkaie! 2016-03-09 09:37   Musikea

Bosgarren Beatle legez ezagutzen genduan George Martin, musika produktorea hil egin da 90 urte zituala, Ringo Starr bateriak Twitter bidez jakinarazo dauenez: Thank you for all your love and kindness George peace and love xx - Jaungoikoak bedeinka zaitzala George Martin. Bakea eta maitasuna Judy eta haren familia osoarentzat. Maitasuna Ringo eta Barbararen partez. Zure faltea asko igarriko dogu adierazo dau Ringo Starrek goizaldeko 05:25ean idatzitako mezuan.

Aiaraldeko Euskalgintzearen Kontseilua gaur hasiko da martxan

Bizkaie! 2016-03-09 09:34   Euskerea berbagai

Aiaraldeko 40 eragile inguru batzen ditu erakunde barri horrek, eskualdean euskerearen normalizazinoa bultzatzea helburu. Gaur, eguaztena, egingo dau lehenengo batzarra batzorde eragileak, estatutuak onartzeko. Horrenbestez, era ofizialean martxan izango da Aiaraldeko Euskalgintzearen Kontseilua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Konserbazino Bereziko Eremu izentau dabe Gorbeia ingurua

Bizkaie! 2016-03-08 17:12   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak holan erabagita, Gorbeiako naturgunea Konserbazino Bereziko Eremu izango da aurrerantzean, Natura 2000 sarearen barruan. Naturea eta biodibersidadea babesteko neurria da. Izan be, Jaurlaritzearen arabera, ekosistema aberatseko gunea da Gorbeialdea eta mehatxatutako bizidun espezie batzuen bizileku da.

Eneritz Artetxe gernikarra izentau dabe EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen alkarteko buru

Bizkaie! 2016-03-08 13:19   Kulturea

Eneritz Artetxeren esanetan, mekanismo batzuk aldatu behar dira, ze azken urteotan, urtekerarik bako kalezulo batean ibili da EHAZE; uste dot konponbideak topetako ahalegina behar dala. Gauza asko lortu dira, gauza asko sortu dira ezerezetik, baina, aurrera egiteko, zeozer apurtu behar zan, dinamika bat apurtu, eta jente barria sartu. Bestela, ez aurrera ez atzera geratzeko arriskua egon da.

Hego Uribe sailkatu da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalera

Bizkaie! 2016-03-08 13:11   Bertsolaritzea

Zallan jokatutako finalaurrekoan, Hego Uribek 419 puntu lortu ditu eta Uribe Kostak, 411. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jokatuko dau BBK Txapelketako finala, hilaren 18an Bilboko Kafe Antzokian. Busturialdea izango dau aurrez aurre, joan dan asteko finalaurrekoaren irabazlea.

Musika klasikoaren alorreko ICMA Sariak emongo ditue apirilean Donostian

Bizkaie! 2016-03-08 12:01   Musikea

International Classical Music Awards (ICMA) ospe handiko sariak dira, zinemako Oscarren pare ipinten ditue, baina musika klasikoaren esparruan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Donostia 2016ren eskutik, aurtengo sari-banaketa ekitaldia Gipuzkoako uriburuan egingo dabe, apirilaren 1ean.

Joseba Barandiaran Anduezarentzat Hego Uribeko txapela

Bizkaie! 2016-03-08 09:44   Bertsolaritzea

Sei bertsolarik kantau eben finalean: Axier Goñik, Iker Garitagoitiak, Irati Erkiziak, Joseba Barandiaranek, Oihana Bartrak eta Txaber Ormazabalek. Joseba Barandiaranek jantzi eban txapela.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mikel Martinez izango da Eskena alkarteko zuzendari barria

Bizkaie! 2016-03-08 09:42   Kulturea

Euskadiko Produktore Eszenikoen Alkartea da Eskena. Gogoeta sakon baten barruan, erronka barriei aurre egiteko asmoz izentau dabe Mikel Martinez zuzendari. Pilar Lopez, Gorka Minguez, Ana Pimienta eta Ane Aiestaran be zuzendaritza talde barrian sartu dira.

Arrate Illaro, Inazio Vidal eta Aitzol de Castro nagusi Uribe Kostako Bertsolari txapelketan

Bizkaie! 2016-03-07 17:06   Bertsolaritzea

Hurrengo kanporaketea, hilaren 12an jokatuko da, Algortan. Lehen saioa, 19:00etan, Villamonte tabernan jokatuko da: Josu Landeta, Arkaitz Gomez, Joanes Igeregi eta Daniel de Miguel bertsolariekaz; 2. saioa, 20:00etan, Ekin tabernan: Jone Uria, Unai Larrazabal, Pello Etxebarria eta Peio Arondo bertsolariekaz; eta 3. saioa, 21:00etan, Azebarrin: Imanol Uria, Ekaitz Larrazabal Katxo, Miren Loizaga eta Itxaso Paia bertsolariekaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eriz Morenoren erakusketea ipini dabe Bilboko Rekalde aretoan, Barriek programearen barruan

Bizkaie! 2016-03-07 16:35   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak artista gazteen lana bultzatzeko antolatzen dau Barriek beka deialdia eta erakusketa zikloa. Martiaren 8tik maiatzaren 8ra, Eriz Morenoren txandea da. Bratstvo/Jedinstvo izeneko erakusketea ipini dau artista bilbotarrak Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan, Jugoslavia zaneko lurretan sortutako eta batutako materialakaz.

'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2016-03-07 14:51   Zinemea

Aurten, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak, Bilboko Emakumeak dokumentala produzidu dau. Lan horren bidez, herritarrek uriko azken 50 urteotako historia ezagutu ahal izango dabe emakumezkoen lekukotzak tarteko dirala. Dokumentala gaur, hilak 7, aurkeztuko dabe arratsaldeko 18:30ean, Bidebarrieta Liburutegian.

Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera) sailkatu dira Bardoen finalerako

Bizkaie! 2016-03-07 13:44   Bertsolaritzea

Astegoienean Iruñean, Igantzin, Etxarri-Aranatzen eta Beran lau saio jokatuta, Bardoak txapelketearen bigarren fasea amaitu eta erabagita geratu da martiaren 19an Etxarri-Aranazko finalean zein hiru taldek hartuko daben parte: Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera).

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Lexikoaren Behatokiaren korpusa eguneratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-03-07 13:38   Euskerea berbagai

2015ean egindako lanaren emoitzea batuta, Lexikoaren Behatokiaren korpusaren bersino barria martxan dagoala azaldu dau Euskaltzaindiak. Hainbat hedabide eta argitaletxeren testuetatik abiatuta, erabilitako berben zerrendea batzen dau korpusak, hiztegigintzan erabilteko oinarri legez. Dagoeneko, 50 miloe testu-hitz dagoz zerrendan.

Laura Freixas eta Anna Caballe idazleek literatur produkzinoan dagoan genero bardintasuna aztertuko dabe

Bizkaie! 2016-03-07 13:11   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz, jentaurreko alkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait gai jorratzeko proposamena dakarren Bidebarrieta Kulturgunearen ekimenak, Laura Freixas eta Anna Caballé idazleak alkartuko ditu martiaren 8an, martitzenean, Emakumearen Nazinoarteko Egunagaz bat etorriz, literaturearen alorrean dagoan benetako genero bardintasuna aztertzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bardintasunaren aldeko Zirgari sariak sortu ditue

Bizkaie! 2016-03-07 10:43   Kulturea

Zirgarien figuran oinarrituta sortu dabe sari barria Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazinoak, emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde egindako lana autortzeko asmoz. Lehenengo edizinoko sarituak aukeratu ditue dagoeneko: Askabide, Haize Berria, Maite Albiz zentroa eta Piper Txuriak. Sariak martiaren 8an emongo dira, Emakumeen Nazinoarteko Sariagaz bat eginaz.

Unai Mendizabal txapeldun Erniarraitz Sariketan

Bizkaie! 2016-03-07 10:03   Bertsolaritzea

Mendizabalek 279 puntu lortu zituan orokorrean eta bigarren egin eban Oihana Iguarani puntu erdia baino ez eutson atera. Jon Gurrutxaga azpeitiarra, barriz, hirugarren sailkatu zan. Azkenean, German Zelaia, Erniarraitz bertsozale alkarteko sortzaileetako baten eskutik jaso eban irabazlearen txapela Mendizabalek.