Muxikeko VII. Gazte Egune
2016/06/11 Egun osoan
Muxikako San Romanen |JaialdiakEgunari goizeko 10:00etan ekingo jako hasierako txupinagaz.
Kontzertuak: gaueko 22:00etan hasita: EN TOL SARMIENTO + BACKBONE + TRIKIZIO + TPR
Informazino gehiago hemen.
Antzerki, jantza eta musikalik onenak Arriaga Antzokiaren urtearen amaierara arteko programazinoan
2016-05-23 15:45 KultureaArriaga Antzokian arte eszeniko guztiek dabe lekua, baina abuztutik abendura bitartean antzerki programazinoa nabarmendu behar da beste guztien gainetik, antzezlan handiak eta lehen mailako artistak etorriko diralako. Kasu batzuetan, erabateko estreinaldiak izango dira, berbarako, irailaren 15etik 18ra bitartean karteldegian egongo dan Claudio Tolcachirrek zuzendutako La Mentira.
Leioako Umore Azokan 38.000 ikusle egon dira
2016-05-23 15:26 KultureaEguenetik domekara bitartean egin da Leioako Umore Azokea eta antolatzaileek balorazino positiboa egin dabe. Publikoaren harrera onaz ganera, jarduera profesionala egon dala nabarmendu dabe. Epaimahaiak, Vendaval, Philo & Jole eta Larruaren proposamenak saritu ditu.
Bilboko Azkuna Zentroak 'Prototipoak', formatu artistiko barrien nazinoarteko topaketea hartuko dau
2016-05-25 16:23 KultureaAzkuna Zentroak Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 28ra arte, Prototipoak izenburuagaz. Topaketa honek 3, 2, 1. Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketea programeari jarraipena emon nahi deutso.
Ken Loach zuzendariak jaso dau Canneseko zinemaldiko Urrezko Palmea
2016-05-23 13:29 ZinemeaKrisi ekonomikoaren eraginez sufriduten dagozanak gogoan hartu ditu Ken Loachek Frantzian, Canneseko zinema jaialdi entzutetsuko sari nagusia jasoteko ekitaldian. I, Daniel Blake filmari esker irabazi dau Urrezko Palmea.
Unai Izquierdoren 'Náufragos'. Arriaga Antzokia
2016/05/25 - 2016/05/26
Bilboko Arriaga Antzokian |AntzerkiaUnai Izquierdo bera, Reyes Moleres eta Diego Pérez dira antzezleak, Felipe Lozaren zuzendaritzapean.
Txaber Altubek jantzi dau txapela Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan
2016-05-23 08:51 BertsolaritzeaTxaber Altubek jantzi dau txapela, Unai Mendiburugaz buruz burukoa jokatuta. Txaber Altube txapeldunari Iratxe Ibarra Foruria bertsolariak jantzi deutso Txapela. Urte askoan izan da Ibarra bertso eskolako irakasle, eta eskolartekoan be behar handia egindakoa da.
Bertsolaritzea ardatz hartuta ikerketa kontratu bi izango dira aurten
2016-05-26 08:45 BertsolaritzeaIkerketa kontratuen deialdiak zein proiektu sarienak bertsolaritzeari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko asmoa dabe. Batera zein bestera eskariak egiteko epea irailaren 12an amaituko da.
Malen Amenabar irabazle, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko azken saioan
2016-05-23 08:21 BertsolaritzeaGetxoko Fadura kiroldegian jokatu da Udabarriko Faseko azken kanporaketea eta, giro ederrean jokatutako saioan, Malen Amenabar larrabetzuarrak lortu ditu punturik gehien. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udagoieneko Fasean parte hartuko daben 30 bertsolariak nortzuk diran erabagita dago.
Aitor Salegik eta Antton Aranburuk irabazi dabe Plazatik Gaztetxera bertso sariketea
2016-05-23 09:28 BertsolaritzeaMutrikuko gaztetxean jokatu da Plazatik Gaztetxera txapelketako finala. Antton Aranburuk eta Aitor Salegik osotutako bikoteak jantzi dau txapela. Beste hiru bikotek be kantau dabe finalean eta sariketan, guztira, 64 bertsolarik parte hartu dabe.
Aroa Arrizubieta eta Peru Amorrortu izango dira Ereñotzun Arabako ordezkari
2016-05-23 08:26 BertsolaritzeaAroa Arrizubieta gasteiztarrak jaso dau arabako erreleboa; astegoienean 14-18 urte bitartekoen XIX. Bertsolarien Eskolarteko finala irabazi eta igaz irabazle subertau zan Peru Abarrategik berak pasau deutso erreleboa.
Astegoien honetan, maiatzaren 21ean eta 22an egingo da Portugaleteko XI. Folklore Azokea
2016-05-20 14:33 KultureaAurtengo ekitaldi deigarrienetakoa, datorren domekan egingo dan Portugaleteko ezpata-jantzearen estreinaldia izango da. Portugaleten, XVII. mendean, Corpus Christi ospakizunean ezpata-jantzea izaten zala erakusten dabe agiriek eta testigantza horreek oinarri hartuta dator ezpata-jantzea.
Euskal Herriko Batukaden Topaketea
2016/05/21 Egun osoan
Zornotzako Zubiondo plazanHemen eta han, takatan! lemapean, ondoko taldeek parte hartuko dabe: Zornotzako Zaparrada ezezik, Lasarte-Oriako Dinbi Danbak, Ugarteko Zugatik, Bilboko Batukale, Durangoko Batukandra, Arrasateko Sambamaña, Gernikako Tukatukada, eta Atarrabiako Niarawa.
Udabarriko Bertso Saioak
2016/05/21 13:00
Bilbon, Santutxuko Karmelo Plazan |BertsolaritzeaBertsolariak: Andoni Egaña, Fredi Paia, Ibon Ajuria eta Julio Soto
Amalur. PIRRIT, PORROTX ETA MARIMOTOTS
2016/05/22 16:45ean eta 19:00retan
Basauriko Social Antzokian |Umeen TxokoaBart banatu ditue Bilbon XXVIII. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketako sariak
2016-05-20 09:20 KultureaBilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza sailak antolatutako lehiaketeak, lehenengo euskal gramatikea idatzi eban Rafael Mikoletaren izena daroa eta urtero egiten da 1989tik. Helburua, gaztetxuek euskal literaturea eta euskerea jorratzea da.
Basque Culinary World Prize sariak 20 finalistak iragarri ditu
2016-05-27 09:16 Jan edanakBasque Culinary Center-ek (BCC) eta Eusko Jaurlaritzeak antolatu eta emoten dabe saria, Euskadi-Basque Country estrategiaren barruan. Euskadi-Basque Country euskal erakunde guztien babesa eta partaidetzea dauen herrialde-markea da.
UPV/EHUk 410 doktore barri izentauko ditu
2016-05-20 08:51 KultureaDanetara, igaz 222 emakumek (% 54) eta 188 gizonek (% 46) irakurri eben tesia UPV/EHUn. 2015an, beraz, 410 tesi egin zituen. Era berean, 2012/13ko doktoregoko 40 sari bereziak be emongo dira ekitaldi honetan.












Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...