Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala

2016/06/04 11:00

Ereñotzu |Bertsolaritzea

Finalistak: Arabatik Aroa Arrizubieta eta Peru Amorrortu; Bizkaitik, Txaber Altube eta Unai Mendiburu; Gipuzkoatik Beñat Mujika eta Aizpea Garmendia; Lapurditik Kerman Diaz eta Nahia Sasco; Nafarroa Beheretik Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti; eta Goi Nafarroatik Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi.

Blas de Oteroren omenezko poesia jardunaldiak egingo ditue Bilbon

Bizkaie! 2016-05-25 08:26   Kulturea

Ehun urte bete dira aurten, Blas de Otero idazle bilbotarraren jaiotzatik. Ekitaldi ugari antolatu ditue mendeurrenaren harira. Esaterako, maiatzaren 30etik bagilaren 4ra, literatura topaketea egingo dabe Bizkaiko uriburuko Bidebarrieta liburutegian.

'Bide barriak eskola jantokietan' mahai-ingurua

2016/05/25 17:30

Getxon, Neguriko Gobela ikastetxean |Berbaldiak

Aita Sanantonio UrkiolAIKOa

2016/06/19 13:00etik aurrera

Urkiolan |Jantzea

Elebideren sorreratik hona, ia laukoiztu egin da kasu kopurua

Bizkaie! 2016-05-24 16:19   Euskerea berbagai

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Herri Administrazinoetan Hizkuntzea Normalizetako zuzendari Joseba Lozanok Elebideren 2015eko memoria aurkeztu dabe gaur Parlamentuan, Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol Batzordean. Agerraldia sailak berak eskatuta egin da.

Bilbao 700 Fundazinoaren '365 Jazz Bilbao Matine' zikloa Joshua Edelmanek edegiko dau

Bizkaie! 2016-05-24 13:51   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak 365 Jazz Bilbao Matinée ziklo barriari ekingo deutso El Jazz en la vida de todos kontzertuaren bidez, Joshua Edelmanen eskutik. Hurrengo domekan, maiatzaren 29an, 12:30ean, EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan ziklo honetako lehenengo kontzertua izango da.

THE FUNESTOS + THE BILBOBILIES

2016/05/28 22:00

Laudioko Drumgorri aretoan |Musikea

Bertso Band. Lekeitioko Musika Bandea + Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariak

2016/05/28 19:00

Markina-Xemeineko Uhagoneko terrazan |Bertsolaritzea

Bat-batean eta bandearen doinuei jarraituz osotu beharko dabe saioa bertsolariek.

'K2. Zerua ikutzen' filma Bilbon ikusgai Hileko Dokumentala zikloaren barruan

Bizkaie! 2016-05-24 12:45   Zinemea

Proiekzinoa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, bihar, hilak 25, euskerazko azpi-tituluak izango dituan jatorrizko bersinoan eta eguenean, barriz, gaztelaniazko azpi-tituluak izango dituan jatorrizko bersinoan. Sarrereak 3,70 euroko prezioa izango dau.

Kutxa Beltza. ORCHESTRA OF SPHERES

2016/05/31 21:00

Bilboko Kafe Antzokian |Musikea

GATILLAZO

2016/05/28 22:00

Bilboko Kafe Antzokian |Musikea

Jalgi Plaza Ibiltaria. 'Inprotxow'

2016/05/26 19:00

Laudioko tabernetan |Bertsolaritzea

Inprotxow bertso eta antzerki inprobisazinoa. Bertsolariak: Paula Amilburu, Asier Rubio eta Eñaut Gantxegi

'Xalbador: Izana eta izena' dokumentala

2016/05/24 19:00

Orozkoko Donibane aretoan |Bertsolaritzea

'Bilbao You Week', bideo-jokoen eta You Tube sare sozialean edukiak sortzearen zale diranen lehenengo topaketea

Bizkaie! 2016-05-25 10:34   Kulturea

Gazteria eta Kirol Sailak, lau youtuber eta gamerregaz batera (Naty Penadas, Koala Rabioso, Joseba Hurtado de Saratxo eta Saúl Mayorga) sustatutako ekimena da, interneteko sare sozialik handienean edukiak sortzeaz eztabaidatzeko.

Mikel Laboaren inguruko webgune bat martxan ipini dabe

Bizkaie! 2016-05-24 08:32   Musikea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUren Laboa Katedreak ipini dabe martxan webgune barria, kantari donostiarraren ibilbidea eta ekarpenak erakusteko. Mikel Laboaren diskografia eta biografia zabal bat ipini ditue publikoaren eskura, baita hedabideetan agertutako artikuluak be.

Alaia Martinek ipiniko deutso txapela Eskolarteko Bertsolari Txapelketako irabazleari

Bizkaie! 2016-05-24 09:52   Bertsolaritzea

Asteburuon Arabako, Bizkaiko eta Iparraldeko finalak jokatuta, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finaleko parte-hartzaileen zerrendea osotu da. Bagilaren 4an Ereñotzun jokatuko dan azken saio horretan, Alaia Martin Gipuzkoako finalisteak jantziko deutso txapela irabazleari, Bertsozale Alkarteak jakin eragin dauenez.

Ortuondo gaztetxearen 4. urteurrena

2016/05/27 - 2016/05/28

Galdakaoko Ortuondo gaztetxean |Jaiak

Egitaraua

Barikuan:

19:00 Gaztetxeko ateak zabaldu

20:00 Irrati libreen ganeko berbaldia

21:30 DJ saioa

Zapatuan:

12:30 Raba kulturalak (argazkiak+musikea+rabak)

15:00 Bazkaria

17:00 Dokumentala eta erakusketak

18:00 Tertulia

20:00 DJ saioa

 

XXV. Euskal Eskola Publikoaren Jaia

2016/06/05 Egun osoan

Hendaian |Jaialdiak

Emazu eskua lemapean egingo da jaia. Informazino gehiago hemen.

7apiak bat. Gaztedi Dantza Taldearen eskutik

2016/06/25 18:00

Bilbon, Isozaki Atea - Guggenheim - Euskadi Plaza - Pergola |Jantzea