Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. Barakaldo
2025/11/09 17:00
Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. |BertsolaritzeaSarrerak hemen.
'Nor nazen baneki'. ARTEDRAMA + AXUT!
2025/11/11 11:00
Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |AntzerkiaDBH-ko 3. eta 4. mailarako eta Batxilergorako ikuskizuna.
Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara? Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?
Fitxa artistikoa:
- Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs.
- Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
- Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zúñiga.
- Koreografia: Philippe Ducou.
- Argiztapena: Acrónica.
- Musika: Xabier Erkizia.
- Soinua: Philippe Barandiarán eta Xabier Erkizia.
- Produkzinoa: Iasone Parada, Argi Perurena eta Mikel Unamuntzaga.
- Banaketea: Irantzu Azpeitia.
- Mediazinoa: Arantxa Hirigoyen.
Jon Garmendia eta Xabi Solanoren ikuskizuna: 'Bidasoatik Harago'
2025/11/14 19:30
Idiazabalgo Guraso Alkartean.Berben eta musikearen bidez uniberso propio bat sortzea da helburua.
Arriolako XXXVI. Jazz Blues Jaialdia. IOSU IZAGIRRE SEXTET.
2025/11/14 20:00
Elorrioko Arriola Kultur Aretoan.Iosu Izaguirre Sexteten lehen grabazinoak, Mingus Moods (Errabal, 2023), arrakasta handia izan eban kritikearen eta publikoaren artean, eta jazza ezagutzen ez eben entzuleak be erakarri zituan. Ilusio (Errabal, 2025) lan barriak sendotu eta sakondu egiten dau proposamen hori: idazkera argiagoa eta emozionalagoa sakar, musikari guztien parte-hartze aktiboa ahalbidetzen daben konponketakaz. Obreak bere garaiko dudak, amesak eta itxaropenak islatzen ditu, ikuspegi itxaropentsu eta baikorra transmiduten.
Iosu Izaguirrek ibilbide moldakorra egin dau orkestratan, zineman eta Iñaki Salvador, Mikel Laboa edo Betagarri lako artistakaz alkarlanean. Izaguirren estiloak hainbat musika tradizino nahasten ditu errepertorio eskuragarria sortzeko. Jazzaren hezkuntzeagaz eta dibulgazinoagaz dauen konpromisoa bere kontzertuetan islatzen da, seikoteak — Izaguirre (kontrabajua), Rubén Salvador (tronpetisea), Pablo Ramos (saxo altua), Asier Iturbe (tronboia), Koldo Uriarte (pianistea) eta Aitor Bravo (bateria) — musika aurreretxirik barik ezagutzeko animetan gaitu.
Musika Haizeak 25. Kontzertu korala
2025/11/15 19:30
Karmengo Eleizan. |MusikeaGanbara Abesbatza. Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte.
Arriolako XXXVI. Jazz Blues Jaialdia. GILES ROBSON (Erresuma Batua).
2025/11/15 22:00
Elorrioko Arriola Antzokian.Giles Robson, Blues harmonikako munduko interpretatzailerik onenetako bat dogu, azken urteotan, goranzko egundoko joerea izan dauelarik. Bere harmonikearen doinu ikaragarriak V2 Records diskoetxe herbeheretarragaz sinatzea berehala subertau jakon, eta Numford & Sons, Adele, Symply Red edo Skunk Anansie lako artisten bidelagun izan zana.
Memphisen, Winder 2019 Blues Music Awards saria jaso izan dauen artista parebakoa, Erresuma Batuko hedabide ospetsuenek holan deskribiduten dabe: Kontzertu ikaragarria, oilo-ipurdia jarriko deutsun soinuagaz.
Blues sakona eta sentimentuz betea gustetan bajatzu, ez dozu baztertuko Giles Robson.
QUERALT LAHOZ
2025/11/16 12:12
Bilboko BBK Salan. |MusikeaSirimiri egitasmoaren barruan. Sarrerak hemen.
Jon Garmendia eta Xabi Solanoren ikuskizuna: 'Bidasoatik Harago'
2025/11/18 19:30
Bilboko Arriaga Antzokian.Berben eta musikearen bidez uniberso propio bat sortzea da helburua.
AMORE + MIRUA
2025/11/20 12:13
Bilboko BBK Salan. |MusikeaSirimiri egitasmoaren barruan. Sarrerak hemen.
JOAN OSBORNE
2025/11/21 10:03
Bilboko BBK Salan. |MusikeaBBK Music Legends zikloaren barruan. Sarrerak hemen.
BBK Music Legends. GISELE JACKSON & THE SHU SKU’S.
2025/11/21 20:00
Bilboko BBK Salan. |MusikeaErosi sarrerak hemen.
Art & Music. MARC SCIBILIA.
2025/11/22 22:00
Bilboko Guggenheim Museoan. |MusikeaErosi sarrerak hemen.
CRACKER
2025/11/22 10:04
Bilboko BBK Salan. |MusikeaBBK Music Legends zikloaren barruan. Sarrerak hemen.
Jon Garmendia eta Xabi Solanoren ikuskizuna: 'Bidasoatik Harago'
2025/11/22 21:00
Atharratzeko Prefostan.Berben eta musikearen bidez uniberso propio bat sortzea da helburua.
Arriolako XXXVI. Jazz Blues Jaialdia. JIMMY REITER (Alemania).
2025/11/22 22:00
Elorrioko Arriola Antzokian.Musika Klasikoan prestakuntza sendoa izan ondoren, Christoph Reiter konpositore eta gitarristea alemaniarrak, Doug Jay eta Nemo Gonzalez blusaren estadubatuar handiak hamarkada bitan, lankide izan zituan. Ordutik, Little Jimmy nazinoarteko eszenatokian finkatu ezeze bere belaunaldiko kantautore onenetarikoa dala erakutsi dau. Reiterrek blusaren eta rhythm’n tradizinoan sendo errotutako musikea eskaintzen dau, apaindurarik barik interpretauta. Bere zigilu personala: Blues & Rhythm Erresuma Batuko blues aldizkari ospetsuak Reiteri buruz ondokoa dino: Mutil hau Europan aspaldian entzundako blues gitarraristarik onenetakoa da.
