'Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena dala-eta'.
2026/11/04 09:00
Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Hitzaldi Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo). |JardunaldiakEuskal Akademiak hiru jardunaldi atondu ditu zemendiaren 4, 12 eta 19an, arlo juridikoko eta instituzionaleko adituek Foru Zuzenbidearen egungo proiekzinoa eta erronkak aztertzeko arlo publikoan, pribaduan eta linguistikoan. Hizlariak:
• Andrés Urrutia Badiola, Zuzenbideko Euskal Akademiako burua.
• José Ramón Intxaurbe Vitorica, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbide Fakultadeko dekanoa.
Egun horretan 1526ko Foruak XXI. mendeko gobernantza demokratikorako
Era berean, Santiago Larrazabal Basañez, Nere Jone Intxaustegi Jauregi, Elixabete Piñol Olaeta, Fernando Rey Martínez eta Joana Abrisketa Uriarte lako hizlariak be izango dira, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Tatiana González San Sebastiánek moderauta. Horreez gan, José Miguel Gorostiza Vicentek gidstuko dau Batzar Nagusiak erakundeko bost taldeetako ordezkariek, Julen Karrión Lamikizek, Edriga Aranburu Agirrek, José María Portillo Valdése, Diego Pagadigorria Wickek eta Roberto Uriarte Torrealdayk, parte hartuko daben autogobernuaren erronkei buruzko mahai-inguruan. José Ramón Intxaurbe Vitoricak gidatuko dauen arratsaldeko saioak fiskalidadeari eta udal erakundeei buruzko berbaldiak izango ditu, Alberto Atxabal Rada eta
Ignacio Javier Etxebarria Etxeitaren eskutik.
Caritas Bizkaiaren 70. urteurrena.
2026/11/04 17:45
Bilboko Euskalduna Jauregian. |AurkezpenakEtorkizunari begira lelopean, 1.200 persona baino gehiago batzea da asmoa, egindako ibilbidea gogoratzeko, urte honeetan guztietan bide hori posible egin daben personen konpromisoa eskertzeko eta gizarte bidezkoago, solidarioago eta inklusiboago baten aldeko itxaropena barritzeko.
Ospakizunean parte hartuko dabe boluntario, bazkide, emoile, laguntzea jasoten daben persona, profesional, administrazino publikoetako ordezkari, hirugarren sektoreko erakunde, fundazino, erakunde eta enpresa laguntzaileek, baita Bizkaiko eleizek bere. Bertan izango dira, besteak beste, Joseba Segura, Bilboko gotzaina; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; eta Mikel Torres lehendakariordea, bai eta Caritas Bizkaiagaz lankidetzan dabizen fundazino eta finantza-erakundeetako ordezkariak be.
Egitaraua
• 17:45ean – Ateak edegitea.
• 17:50ean –Joseba Segura Bilboko Gotzainak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean.
• 18:10ean – Photocall
• 18:30ean – Ekitaldia hasiko da. Parte hartuko dabe:
- Elena Unzueta, Caritas Bizkaiko Zuzendaria.
- Juan Ma Aburto, Bilboko Alkatea.
- Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia.
- Joseba Segura, Bilboko Gotzaina.
• 19:45ean – Ekitaldiaren amaierea.
2026ko Mintzola Mintegia.
2026/11/05 09:30
Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria, Almortza bidea 7, Donostia). |Jardunaldiak
'Behatu, Ulertu, Proiektatu'. Kultura Behatokien Nazinoarteko Foroa.
2026/11/05 09:00
Bilboko Guggenheim Museoan. |JardunaldiakEgitaraua hemen.
Bilbao-Bizkaia Nazinoarteko Dantza Garaikidearen XXVII. Jaialdia.
2026/11/05 12:39
Bilboko Azkuna Zentroan. |JantzeaDantzaldia 30 urteko ibilbidea beteten dagoan euskal jantza garaikideko konpainia handietako baten ibilbidea ospatuko dau: La Intrusa, 2015eko Dantza Sari Nazionala.
Este himno llevara la palabra euforia. LA INTRUSA.
'Bertsomintza Xalbadorrenetik'. Unai Ormaetxea Zenikazelaia.
2026/11/05 18:30
Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |BerbaldiakHamasei urtetik gorako personei zuzendutako jarduerea. Doban.
Ikuskizuna grabau egingo da.
'Behatu, Ulertu, Proiektatu'. Kultura Behatokien Nazinoarteko Foroa.
2026/11/06 09:00
Bilboko Guggenheim Museoan. |JardunaldiakInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
XIV. MAZ Basauri.
2026/11/06 20:30
Basauriko Social Antzokian. |MusikeaZemendiaren 6an, Basauriko Social Antzokian, 20.30: Rufus T. Firefly + Maika Makovski (20. urteurren birea) + Reeler. Sarrerak hemen.
Zemendiaren 7an, kalean, doban: Txiki MAZ, 11.30: Laztana (kontzertua) + Perli eta Koxkolo: Ongi etorri paradisura (ipuin musikatuak) + Juan Solo (DJ ikastaroa eta sesioa) + MAZ Kalean, 17:30: Monos + Reeler + Silkat.
Zemendiaren 7an, Basauriko Social Antzokian, 21:00etan: La Bien Querida + Fernando Alfaro (Convento Freak disko barriaren aurkezpena)· Sarrerak hemen.
Zemendiaren 12n, Marienean, 18:30ean, doban: Emakumeak eta industria musikala berbaldia, euskeraz. Hizlariak: Afrika Bibang, Lova Lois, Myriam Miranda.
Rockein eta Marieneagaz batera atonduta.
