XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa.
2026/09/14 - 2027/05/05
Bilbon. |Jantzea- Klaseak: Astelehen eta eguaztenetan.
- Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
- Ikastaroaren prezioa: 130 euro.
'Walker'. TSAI MING-LIANG.
2026/09/18 - 2026/12/12
Donostian, Tabakaleran. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2026.
2026/09/19 - 2026/12/20
Hazparneko Mendeala Gelan. |BertsolaritzeaInformazino gehiago hemen.
51. Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia.
2026/09/25 - 2026/12/13
Gasteizen. |AntzerkiaInformazino gehiago hemen.
Ondarearen Europako Jardunaldiak. 'Bizitza paraleloak. La memoria de las copias'.
2026/10/01 - 2026/11/29
Bilboko Berreginen Museoan. |ErakusketakErakusketan gehien nabarmentzen diran piezen artean Hildesheimeko Krateraren erreprodukzino galvanoplastikoa da nagusi, Eskulturearen Museo Nazionalak aldi baterako lagatakoa. XIX. mendeko teknika industrial barritzaile baten bidez egindako artelan hori oso baliotsua bihurtu zan jatorrizkoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren desagertu zanean eta ezinbesteko lekuko bilakatu zan bere memoria materiala eta artistikoa gordeteko.
BERTZESFER - Argi izpi bat - bonberenea live sessions.
2026/10/01 - 2026/11/26
Tolosan. |MusikeaBERTZSFER taldeak Bonberenea Live Session 4 abesti grabau ditu Bonberenea Ekintzak youtubeko kanalean ikusgai dagozanak:
BERTZESFER - Argi izpi bat - bonberenea live sessions.
'Silueta y otras historias'. IRENE KOPELMAN.
2026/10/10 - 2027/03/29
Gasteizko Artium Museoan. |Erakusketak
Aitzina Folk 2026.
2026/10/17 - 2026/11/29
|MusikeaAurten gogoan geratuko jakuzan momentu bereziak biziko ditugu: Natxo de Felipe barriro igongo dau oholtzara, Oskorriri agur esan eta hamaika urtera eta Luar Na Lubre taldeak bere 40 urteko ibilbidea ospatuko dau geugaz.
Horreekaz batera izango dira Dervish, Maruja Limón, Fillas de Cassandra, Los Hermanos Cubero, Corquiéu, Saltaire, Mayalde, Otxo Bikotea, Alos Quartet eta sustrai-musikak Irlanda, Galizia, Euskadi eta beste hainbat lekutara eroango gaituen proposamen ugari.
Sarrera bakotxa kontzertu bat baino askoz gehiago da: AEFAT alkartearekin batera ataxia telangiektasiaren ikerketea bultzatzen laguntzen baitau.
Informazino gehiago hemen.
'Arkumea, erdi katu, ia txakur' erakusketea. ABIGAIL LAZKOZ (Bilbo, 1972).
2026/10/21 - 2027/01/17
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'Arkumea, erdi katu, ia txakur'. ABIGAIL LAZKOZ.
2026/10/21 - 2027/01/17
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakAbigail Lazkoz artista bilbotarrak eta erakusketaren komisarioak Yara Sonsecak berbaldia eskainiko dabe gaueko 21:00etan, Bastida Aretoan. Sartzea doban da baina izena emotea nahiaetaezkoa da, edukierea bete arte.
Erakusketea martitzenetik domekara bisitau daiteke 11:00etatik 20:00etara.
XI. Zientzia Teknologia Berrikuntza.
2026/10/30 - 2026/11/15
Bergaran, Aroztegi Aretoan |JardunaldiakJardunaldien hasiera ofiziala urriaren 30ean, 18:00etan, Aroztegi aretoan izango da. Bertan, jardunaldiei hasierea emoteaz gan, Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak erakusketea inaugurauko da.
Enpresarek atondutako erakusketeak Bergarako enpresa-sarea izango dau ardatz, eta herritik ezagutza, jarduera eta barrikuntzea sortzen daben enpresen ekarpena ezagutarazoko dau. Erakusketea urriaren 30etik zemendiaren 15era egongo da zabalik.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
XI. Zientzia Teknologia Berrikuntza. 'Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak'.
2026/10/30 - 2026/11/15
Bergarako Aroztegi Aretoan. |Erakusketak
XI. SantasPascuas.
2026/10/30 - 2027/01/05
Iruñean. |MusikeaInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
47. Santurtziko Antzerki Jaialdia.
2026/10/31 - 2026/12/03
Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. |AntzerkiaErosi sarrerak hemen.
'Aho Arkeologia - Arkeologia Bucal'. IRATXE BARCINA eta NURIA PEREZ GARCIA.
2026/11/05 - 2026/12/12
Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo). |ErakusketakForu Parlamentuak eta EHUko Arte Ederren Fakultadeak Leioatik datozan artista-belaunaldi barrien sorkuntzak zabaltzeko daben akordioaren barruan, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen erakusketa-aretoak Aho
Arkeologia erakusketea, Iratxe Barcina Barrantesen eta Nuria Pérez Garcíaren lan bateratua, hartuko dau.
'Resurreccion Maria de Azkue (Lekeitio, 1864 – Bilbo, 1951)'.
2026/11/09 - 2027/01/10
Bilboko Euskal Museoan. |ErakusketakMuseoak lehenengo euskaltzainburuaren eta euskerearen zein euskal kulturearen erreferente nagusietako bat izandako Azkueren bizitza, lana zein ondarea jorratuko ditu erakusketeak.
Euskaltzaindiak atondutako omenaldi-egitarauaren barruan, erakusketeak Azkueren lanaren eta objektu esanguratsuenen bidez, haren ibilbidea ezagutzeko aukerea eskainiko dau, bisitariek hizkuntzalariaren alderdi ugari deskubridu ahal izango ditue: musikaria, irakaslea eta folkloristea, besteak beste.
Azkueren ibilbide oparoa jorratzen dauen aldi baterako erakusketea, Bilboko Euskal Museoak eta euskerearen Akademiak alkarlanean atondutakoaren estreinaldia gaur izango da.
Ekitaldian parte hartuko dabe: Nadir Barainka musikariak; Miren Agur Meabe Euskaltzaindiko idazkari eta idazleak; Xabi Paya Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko zuzendari nagusiak, Andres Urrutia euskaltzainburuak; eta Jurgi Kintana Historian doktore eta EHUko irakasleak.
Bilboko Eleiz Museoan izango da gaur, hilak 9, aurkezpena eta erakusketea zemendiaren 11tik 2027ko urtarrilaren 1era arte egongo da zabalik Bilbon, Euskal Museoan.
Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioa.
2026/11/10 - 2026/11/15
Getxon, Romo Kultur Etxean. |Azokak
V. Amua, Musika-Film Laburren Jaialdia.
2026/11/12 - 2026/11/14
Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. |Ikus-entzunezkoakInformazino gehiago hemen.
Eibarreko Liburu Azokea.
2026/11/13 - 2026/11/22
Eibarreko Untzaga Plazan. |AzokakEibarko Untzaga plazea euskerazko liburuen topagune bihurtuko da, Euskadiko Liburu Ganbarak atondutako azokeagaz. Euskaraz argitaratzen danaren artean arakatzeko eta hurrengo irakurketea aukeratzeko modua izango dogu.
Liburuak kalera ataraten ditue, irakurleei erakutsi eta euskerazko argitalpenen ikusgarritasuna handitzen dabe.
