'IX. Zinema eta Zientzia'

2026/01/07 - 2026/03/27

Euskal Herriko hainbat tokitan. |Ikus-entzunezkoak

Bilboko proiekzinoen egitaraua hemen

'Estelak' eskultura erakusketea

2026/01/08 - 2026/02/27

Elorrioko Iturri Kultur Etxean. |Erakusketak

Hasibarrientzako Bertso Ikastaroa

2026/01/14 - 2026/03/04

Algortako Aldai Patronatuan. |Bertsolaritzea

- Ordutegia: eguaztenetan (18:30 - 19:30).

- Taldeak:

  • 16 - 35 urte.
  • 35 urte baino gehiago.

- Prezioa: 35 euro.

- Izen-emotea: 605704385

'Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean'.

2026/01/16 - 2026/08/30

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Catalina Lozano Artium Museoko komisarioburuak komisariauta, Louidgi Beltrame artisteagaz egindako alkarrizketak eta trukeak laguntzeagaz.

Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.

'Bizkaiko Musikari Tradizionalak'.

2026/01/16 - 2026/02/08

Leioako Kultur Aretoan. |Erakusketak

Itxartu Euskal Dantzari Taldean, euskal jantzak eta musikak lantzen dituan taldea izanda, euskal folkloreko jantza eta doinu tradizionalak zabaltzea eta gordetea da helburu nagusia, euskal izaerearen adierazgarri nagusienetakoa diran neurrian. Bai eta arlo horreetan azpimarratzeko izenak eta eragileak izandakoak eta diranak nabarmentzea be.

2024. urtean, XX. mendean Bizkaian izan doguzan musikari garrantzitsu batzuen ekin­tza nagusiak ikertu eta batu doguz, euren nondik norakoak Biz­kaiko hainbat herritan azaldu eta zabaltzeko.

Ordutegia

Astelehenetik barikura 10:00etatik 20:00etara. Zapatu eta domeketan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Sartzea:
 Doban.

'Zirrikituak uretan'. AITOR RENTERIA

2026/01/16 - 2026/02/27

Bilboko Desio Artspacen. |Erakusketak

Desio Artspacek Zirrikituak uretan aurkezten dau, Aitor Renteriaren bakarkako erakusketea, urtarrilaren 16tik zezeilaren 27ra Bilboko Maiatzaren Biko galerian ikusgai egongo dana. Inaugurazinoa urtarrilaren 16an izango da, 19:00etan, artistearen presentziagaz.

Aitor Renteriak, bere lan-ildo barrienetik, ura aztertzen dau atari eta eraldaketa espazio bezela. Muga horretan, argiak, gardentasunak eta materiak arrakalak sortzen ditue, eta, horreen bidez, denporea eta memoria iragazten dira.

Pinturearen, degradaduen eta metakrilatoaren bidez, ikusten danaren gainazalaren azpian taupaka dagoan horretan begiradea geratzera gonbidetan gaitu erakusketeak.

Natura Elektronikoa zikloa

2026/01/17 - 2026/02/28

Donostiako Kutxa Fundazinoa Kluban (Tabakalera). |Musikea

Sarrerak hemen.

Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.

2026/01/18 - 2026/12/13

Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |Musikea

Aurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..

Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.

XII. (H)ilbeltza.

2026/01/19 - 2026/01/25

Baztanen. |Jardunaldiak

Informazino gehiago hemen.

'Non ote zaude'.

2026/01/19 - 2026/03/20

Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusketa gelan. |Erakusketak

Argazki erakusketa bat baino gehiago da, familia ezezagun baten errastua jarraitzen dauen proiektua.

Erretratuak: Daniel Asua eta Hibai Agorria.

'Bertsolaritza Zonbait Behako'.

2026/01/21 - 2026/01/31

Donibane Lohizuneko Pavlosy Exean, |Erakusketak

Developpe Jantza Nazinoarteko II. Lehiaketea

2026/01/22 - 2026/01/25

Bilboko BBK Salan. |Jantzea

II. Nazinorteko Developpe Dantza Lehiaketea.

2026/01/22 - 2026/01/25

Bilboko BBK Salan. |Jantzea

'Antzerkia bultzatuz'

2026/01/23 - 2026/06/05

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. |Jardunaldiak

Sarrerak Ibarretxe Kultur Etxean egongo dira salgai.

'Gregorio Solabarrieta musikari bermeotarra'.

2026/01/23 - 2026/02/01

Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan. |Erakusketak

Ordutegia: 19:00-21:00.

42. Zinemastea.

2026/01/23 - 2026/01/30

Gasteizen, Arkabian eta Europa Jauregian. |Ikus-entzunezkoak

Informazino gehago hemen.

Bizkaiko Abesbatzen LII. Astea.

2026/01/26 - 2026/02/13

Bilbon, Begoñako Basilikan. |Musikea

56 abesbatzek hartuko dabe parte Bizkaiko Abesbatzen Astearen 52. edizinoan. Hiru astetan zehar, Bizkaiko abesbatzen ekitaldirik handienak 1.600 abeslari (853 emakume eta 754 gizon) batuko ditu guztira. 38 herrietako 56 taldek hartuko dabe parte.

Aukera bikaina abesbatza-musikaz gozetako. 38 koru ahots mistoak, 5 ahots zuriak eta 13 ahots lodiak.

Astelehenetik barikura, kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sartzea doban izango da.

Zezeilaren 4an, eguaztenean, Agate Deunaren egunaren bezperan ez da kontzerturik izango, abesbatzek beren kopleakaz auzoak eta herriak alaitu ahal izateko.

Orkestra Zuzendaritzari buruzko VIII. Topaketak

2026/01/27 - 2026/01/30

Bilboko Musika Egoitzan. |Musikea

Bilboko Aratusteak 2026

2026/02/12 - 2026/02/17

Bilbon. |Jaiak

Gutun Zuria, Letren Nazinoarteko Jaialdia 2026.

2026/02/24 - 2026/02/28

Bilboko Azkuna Zentroan. |Jaialdiak