Orlando Bloom, Marion Cotillard, Penélope Cruz, Ricardo Darín, Lali Espósito, Dolores Fonzi, Jeremy Irons...
2026-09-07 08:32 ZinemeaVincent Lindon, Rami Malek, Noémie Merlant, Mercedes Morán, Lena Olin, Nahuel Pérez Biscayart, Brad Pitt eta Marcelo Subiotto Donostian.
Horreezaz gan, Fatih Akin, Lukas Dhont, Jesse Eisenberg, Nicole Garcia, Pablo Larraín, Diego Luna, Martin McDonagh, Tsai Ming-Liang, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Andrey Zvyagintsev zinemagileek (besteak beste) euren filmak aurkeztuko ditue ikus-entzuleen eta komunikabideen aurrean.
Mundu osoko zinemagile, antzezle, produktore eta gidoilari ugari izango dira Donostia Zinemaldiaren 74. edizinoan, 47 herrialdetako 263 film eskainiko dituenean, hain zuzen. Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek eta zuzendariorde Maialen Belokik zerrendea aurkeztu dabe, goragao aitatutakoa.
Donostiara etorriko dira hainbat zuzendari euren filmak aurkeztera, besteak beste, Fatih Akin, Beth de Araújo, Lukas Dhont, Jesse Eisenberg, Nicole Garcia, Pablo Larraín, Diego Luna, Valentina Maurel, Martin McDonagh, Tsai Ming-Liang, Cristian Mungiu, Hans Peter Moland, Olivier Nakache eta Eric Toledano, Pawel Pawlikowski, Ira Sachs eta Andrey Zvyagintsev. Horrezaz gan, Werner Herzog zinemagile alemanak, Donostia Saria jasoko dauenez, Orlando Bloomegaz batera aurkeztuko dau bere film luze barria, Bucking Fastard; Naomi Watts aktoreak —Ben Shirinianek zuzendutako The Housewife filmaren protagonisteak— be jasoko dau sari hori bera, eta Lena Olin antzezleagaz batera izango dogu Donostian. Bloomek Donostia saria emongo deutso Herzogi eta J.A. Bayonak zuzendariak, Wattsi.
Sail Ofizialaren lehiaketan, nazinoarteko presentzia sekulakoa izango da: Fatih Akin, Geister / Ghost Song filmaren zuzendaria eta haren protagonistak, Mariam Dawoud eta Eren M. Güvercin; Jesse Eisenbergek bere hirugarren filma aurkeztuko deuskun zuzendaria, The Debut, hain zuzen; Marion Cotillard aktorea Nicole Garciagaz ikusiko dogu (7h40 ce matin-là / Milo); Fréderic Cavayé, Vincent Lindon, Tahar Rahim, Noémie Merlant, Camille Cottin eta Benjamin Lavernhe Les Miserábles filmako ordezkariak; Marion Bailey, Paul Jesson eta Alice Bailey Johnson, bestalde, Mike Leighen —Tender Loving Care filmaren zuzendariaren— izenean izango ditugu Zinemaldian, eta Hans Peter Molandi lagun eginez, Herbert Nordrum eta Asta Kamma August etorriko jakuz Donostiara (Markens grøde / Growth of the Soil). Horrezaz gan, lehiaketan parte hartuko daben filmak aurkeztuko deuskuez Amanda Kernell (Garrat du váimmu / Brace Your Heart) eta Yeşim Ustaoğlu (Artakalan / What Remains) zuzendariek, hiru errealizadore hasibarri honeekaz batera: Tony Vahl alemaniarra (Krux), Maha Harada japoniarra (My Father’s Room) eta Ah Biao txinatarra (Bian jing / Border). Lehiaz kanpo, Brad Pitt aktore eta produktoreak babestu egingo dau David Ayerrek zuzendutako The Heart of the Beast filmaren estreinaldia, ahaztu barik Michaël R. Roskam zinemagile belgikarrak Le Faux Soir pelikuleagaz emongo deutsola amaierea Zinemaldiari, Arieh Worthalter izanik haren protagonista nagusia.
Denis Lavant antzezlea New Directors sailera bueltauko jaku Thomas Woodrofferen Bloques erráticosen aktore-zerrendako kide lez eta Tsai Ming Liang zinemagileak Zabaltegi-Tabakaleran parte hartuko dau Weichen (Dust) obreagaz. Alabaina, Perlak sailak batuko ditu izen propio gehien: Martin McDonaghek Wild Horse Nine erakutsiko deusku eta Ira Sachs zinemagileak, barriz, Rami Malek eta Tom Sturridge jokalariakaz —The Man I Love filmeko protagonistakaz— bidaiatuko dau Gipuzkoako uriburura, edizino honetako Epaimahai Ofizialeko buru lez jarduteaz gan. Beste zinema-jaialdi batzuetako perla nagusiak batzen dituan sailean ondoko zinemagileak be izango dira Lukas Dhont (Coward), Pawel Pawlikowski (Fatherland), Cristian Mungiu (Fjord), Beth de Araújo (Josephine), Andrey Zvyagintsev (Minotaur), Nanni Moretti (Succederà questa notte / It Will Happen Tonight), Leah Nelson (Tangles) eta Olivier Nakache eta Eric Toledano (Juste une illusion). Orobat, Virginie Efira —Soudain / All of a Sudden filmako protagonista saritua— Ryusuke Hamaguchiren ordezkari lez bertaratuko da jaialdira.
Beste jarduera batzuk sailaren barruan, The Mission filmaren emonaldiak, pelikulearen 40. urteurrena dala-eta, Roland Joffé zuzendariaren, Jeremy Irons jokatzailearen eta David Puttnam produktorearen presentzia izango dau.
Beste alde batetik, Zinemiran, Inurri itsuak filma emongo da inaugurazino-ekitaldian eta Igor Legarreta zuzendariagaz batera Urko Olazabal, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea izango dira bertan. Era berean, Nitya López Saitua (Simulacro), Iraia Elias eta Miguel Garcésegaz), Arantxa Aguirre (Un tal Karlos, Karlos Arguiñano sukaldari eta aurkezleagaz) eta Jabi Elortegi (Gatibu, agur esan barik, Gatibu taldeko buru Alex Sarduigaz eta Gaizka Salazar bateriajoleagaz) be parte hartuko dabe.
Musikeak barriro hartuko dau Belodromoa: Ander Merino Etxebeste eta Fermin Muguruzak Muguruza FM 40 Tour aurkeztuko dabe eta Klasikoak sailean Ander eta Yulen kopia zaharbarritua emongo dau, Ana Díezek zuzendutako pelikulea.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
