Besteak beste, Alice Braga, Bill Skarsgård eta Ira Sachs izango dira Epaimahaia Ofizialean

Bizkaie! 2026-09-07 07:37   Zinemea

Sail Ofizialeko epaimahaiburua Ira Sachs zinemagile estadubatuarra izango da.

Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiburua Ira Sachs zinemagile estaubatuarra izango da, aurten Perlaken parte hartuko dauena The Man I Love filmagaz, Cannesko azken zinema-jaialdiko lehiaketan estreinautakoa, eta aurretik sail horretan egon dana Love Is Strange (2014) eta Little Men (2016) filmakaz. Epaimahaikide izango ditu, besteak beste, Genki Kawamura zuzendari eta gidoigile japoniarra, A Hundred Flowers (Sail Ofiziala, 2022) eta Exit 8 (2025) lanen egilea eta Your Name (2016) eta Monster (Perlak, 2023) filmen produktorea; Catherine Paillé gidoigile frantsesa, Le Sixième enfant (2022), Les Magnétiques (2021) eta Shéhérazade (2018) filmen gidoiak idatzi zituana; Alice Braga aktore eta produktore brasildarra, Cidade de Deus (Perlak, 2002) eta I Am Legend (2007) film luzeen eta Queen of the South eta We Are Who We Are serieen protagonista; eta Patricia López Arnaiz euskal antzezlea, Los destellos (2024) filmagaitik interpretazino onenaren Zidarrezko Maskorra irabazi ondoren, Los domingos  (2025) filmeko —Urrezko Maskorra irabazi ebaneko— protagonistea izan zana eta aurten Sail Ofizialera lehiaz kanpo bueltauko dana Sacamantecas  filmagaz. Epaimahaia ondoko bi honeek osotuko dabe: Bill Skarsgård aktore suediarra —besteak beste, It (2017), Nosferatu (2024) eta Dead Man's Wire (2025) filmen eta Hemlock Grove serieen protagonista—; eta bigarrenik, Mike Goodridge produktore britainiarra, Club Zero (2023), Touch (2024), Orphan (2025) eta Ballad of a Small Player (Sail Ofiziala, 2025) lanetan parte hartu dauenak.

Epaimahaia Ofiziala

  • Ira Sachs, epaimahaiburua, zuzendaria, idazlea eta produktorea.
  • Alice Braga, aktorea eta produktorea.
  • Genki Kawamura, zuzendaria, idazlea eta produktorea.
  • Patricia López Arnaiz, aktorea.
  • Bill Skarsgård, aktorea eta produktorea.
  • Mike Goodridge, produktorea.
  • Catherine Paillé, gidoigilea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu