Donostia Zinemaldiak Jatorrizko Musika Onenaren SGAE Saria iragarri dau
2026-09-02 09:34 ZinemeaSail Ofizialeko lehiaketako soinu-bandetako partitura baten bikaintasuna autortzen dau.
Lehenengoz sarituko da, Zinemaldian, zinemarako musikearen konposizinoa. Saria Zinemaldiaren amaierako galan emongo da.
SGAE fundazioak eta Donostia Zinemaldiak Jatorrizko Musika Onenaren SGAE Sari barria iragarri dabe, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian ibiliko diran 17 filmetako baten soinu-bandea sarituko dauena. Musika-sorkuntzearen arloko hiru profesional ospetsuz osotutako epaimahai batek erabagiko dau nori jagokon saria, Donostia Zinemaldiko «Beste sari ofizial batzuk» kategorian sartuko dana.
Sari barri honek erakusten dau oso estu dabizela lankidetzan Zinemaldia eta SGAE Fundazinoa: zelan jatorrizko musika-konposizinoaren bikaintasuna zein harek film osoari egiten deutson ekarpen artistikoa» autortu dira. Sari honegaz —Zinemaldiaren amaierako galan banatuko danagaz—, lehenengoz sarituko da zinemarako musika-konposizinoa.
Sail Ofizialaren lehiaketara batutako film guztiek izango dabe SGAE Saria jasoteko aukerea; horrenbestez, honako konpositore honeek lehiatuko dira edizino honetan:
- Clara Aguilar — 5 minutos más (Javier Ruiz Caldera, Espainia).
- Sevket Akıncı — Artakalam / What Remains (Yeşim Ustaoğlu, Turkia-Frantzia-Luxenburgo-Bulgaria).
- Min Bai y Wenqi Qiao — Biang jing / Border (Ah Biao, Hong Kong-AEB-Hego Korea).
- Amine Bouhafa — 7h40 ce matin-là / Milo (Nicole Garcia, Frantzia).
- Lorenz Dangel — Krux (Tony Vahl, Alemania-Polonia).
- Francisco Francis Durán eta Mauricio Mauri Durán — Mis muertos tristes / My Sad Dead (Pablo Larraín, Argentina-Txile).
- Mamiko Hirai — Muyou no hito / In My Father’s Room (Maha Harada, Japonia).
- Christophe Julien — Les Misérables (Fred Cavayé, Frantzia).
- Kaspar Kaae — Markens grøde / Growth of the Soil (Hans Petter Moland, Norvegia-Danimarka-Alemania).
- Rebekka Karijord eta Kristian Eidnes Andersen — Garrat du váimmu / Brace Your Heart (Amanda Kernell, Suedia-Norvegia-Danimarka-Islandia-Bulgaria).
- Malakoff Kowalski — Geister / Ghost Song (Fatih Akin, Alemania).
- Valentina Magaletti — Sants / Saints (Mikel Gurrea, Espainia-Italia).
- Emilie Mosseri eta Jesse Eisenberg — The Debut (Jesse Eisenberg, AEB).
- Raquel Sánchez — El mal padre (Roberto Bueso, Espainia).
- Tiganá Santana — Vicentina pede desculpas / On Behalf of My Son (Gabriel Martins, Brasil).
- Shigeru Umebayashi — Glaxo (Benjamín Naishtat, Brasil-Argentina).
- Gary Yershon — Tender Loving Care (Mike Leigh, Erresuma Batua).
Nazinoarteko epaimahai batek emongo dau saria; epaimahai hori horretarako eratuko da berariaz, eta musika-sorkuntzearen, ikus-entzunezko konposizinoaren, zinemearen eta, oro har, kulturearen arloko ospe handiko hiru personaz osotuta egongo da (Donostia Zinemaldiak eta SGAE Fundazinoak alkarregaz adostuta izentauko ditue persona horreek).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
