'Seis meses en el edificio rosa con azul’ filmak irabazi dau Sebastiane Latino saria

Bizkaie! 2026-09-01 07:47   Zinemea

Gehituk emoten dauena.

Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen alkarteak LGBTIQA+ Zinema-jaialdien Hamargarren Topaketea egingo dau Zinemaldian, Bardintasun Ministerioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako eta Lankidetzako, eta Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko arloen, eta Donostiako Udalaren Kulturako, Kultura Aniztasuneko eta Inklusioko arloen laguntzeagaz.

Seis meses en el edificio rosa con azul film luzeak irabazi dau Sebastiane Latino saria, Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen alkarteak LGBTIAQ+ aldarrikapenen eta balioen defensea ondoen irudikatzen dauen Latinoamerikako film luzeari emoten deutsona. Holan, epaimahaiak aitatutako filmari emon deutso saria, Bruno Santamaria Razo gidoigile eta zuzendariak gomuta, dokumental zein fikzionatuen jantza baten medioz, bere coming-of-age autobiografikora konbidetan gaitu, GIBaren estigmeak —joandako kontutzat joten ditugunak— gure orainaldiaren orbainak dirala gogorarazoz. Esangura horretan, epaimahaiaren —aurten QueerCineMad eta Guadalajarako Maguey Saria zinema-jaialdietako ordezkariak izango dituana— erabagiak ondokoa azpimarratu dau: heriotzeari, errefusari eta epaiketeari bildurra izateak ez leuke izan beharko gure armairuak zarratzeko untzeak.

Santamaria Razoren filma, beste lau finalistei aurrea hartu deutsena (La virgen silenciosa, Xavi Salarena; Nem Toda Historia de Amor Acaba em Morte, Bruno Costarena; Bowels of Hell, Gustavo Vinagre eta Gurcius Gewdnerena; eta A Paixão Segundo G.H.B., Gustavo Vinagre eta Vinicius Coutorena), 90eko hamarkadan girotuta dago Mexikon, eta 11 urteko ume bat dau protagonista nagusi; bere lagun onenak desioa biztuten deutsola deskubriduko dau, aitak GIBa duela jakitean egoera horri aurre egin beharko deutso. Filma Canneseko Semaine de la critique atalean estreinau zan eta 2022an, proiektu-fasean egoala, Koprodukzino Foroan parte hartu eta Proiektu Onenaren Saria eta Dale! (Latinoamerika-Europa Garapena) saria irabazi zituan.

Horrezaz gan, igazko Sebastiane Latino sariaren film irabazlea Gipuzkoako hainbat herritan emongo da Donostia Zinemaldiaren lehen astegoienean, irailean. Paula Dinamarca aktorea La misteriosa mirada del flamenco filmaren emonaldian izango da Zumarragan 16an; Errenterian 17an; Irunen 18an; eta Deban 20an.

LGBTIQA+ Zinema-jaialdien 12. Topaketea

LGBTIQA+ zinema latinoamerikarra babesten jarraitzeko, Gehituk eta Zinemaldiak LGBTIQA+ Zinema-jaialdi Iberoamerikarren Topaketearen 12. edizinoa atonduko dabe Bardintasun Ministerioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kulturako, Lankidetzako eta Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko arloen eta Donostiako Udalaren Kulturako, Kultura Aniztasuneko eta Inklusioko arloen laguntzeagaz. Edizino honetan, zortzi herrialdetako 20 zinema-jaialdi baino gehiago izango dira: Argentina, Brasil, Espainia, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Mexiko eta Uruguai.

Gehituk eta Donostia Zinemaldiak topaketearen inguruan atontzen daben ohiko egitarauaren barruan, nabarmentzekoa da gorputza tresna narratibo ñez erabilteari eta ertzetatik identidadeak eregiteari buruzko alkarrizketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu