Roberto Bueso, Mikel Gurrea eta Javier Ruiz Caldera Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian ibiliko dira

Bizkaie! 2026-07-21 08:16   Zinemea

74. Donostia Zinemaldian El castillo serieak lehiaz kanpo hartuko dau parte.

Azken Agurra, Ruega por nosotras, Sacamantecas eta Bajañí film luzeak Emanaldi Berezien parte izango dira, 'Más allá de la Sociedad' serieagaz batera.

Javier Giner, Jaime Lorente eta Tatjana Moutchnik egileak New Directors sailean izango dira lehian euren lehen filmakaz.

Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademian —Madrilen— iragarri ditue Donostia Zinemaldiaren 74. edizinoan —irailaren 18tik 26ra— ikusi ahalko diran 25 produkzino espainiarrak: 23 film luze eta 2 serie, hain zuzen.

Sail Ofiziala

Made in Spain sailetik igaro ondoren bere La banda (2019) eta Llenos de gracia (2022) film luzeakaz, Roberto Bueso (Valentzia, 1986) lehenengoz ibiliko da Urrezko Maskorra irabazteko lehian El mal padre obreagaz (bere hirugarren pelikula, Eduard Fernández izanik protagonista).

Mikel Gurrea (Donostia, 1985) lehiara bueltauko da Saints lanagaz.

Javier Ruiz Calderak (Viladecans, 1976) 5 minutos más hartuko dau parte lehenengoz lehia ofizialean. Javier Cámara, Berto Romero —filmaren gidoigilea be badana— eta Belén Cuesta dira filmeko protagonistak.

Serie bat lehiaz kanpo Sail Ofizialean

El castillo, Espainiako proxeneta-mafiaren hazkundearen benetako historia kontetan dauen sei ataleko polizia-seriea, lehiaz kanpo proiektauko da. Lana, Mabel Lozanoren ez-fikzinoko El proxeneta liburuan oinarritua

Lau film luze eta serie bat Emonaldi Berezietan

Sail Ofizialeko Emonaldi Berezietan bost lan proiektauko dira lehiaz kanpo.

Sipo phantasma (Zabaltegi-Tabakalera, 2016) eta Oreina (New Directors, 2018) lanen ostean, Koldo Almandoz zuzendariak (Donostia, 1973) bere hirugarren film luzea estreinauko dau, Azken Agurra .

Daniel Monzónek (Palma, 1968) Ruega por nosotras aurkeztuko dau.

Antonio de la Torre eta Patricia López Arnaiz dira David Pérez Sañudo zinemagilearen (Bilbo, 1987) hirugarren film luzearen protagonistak. Sacamantecas RTVE-EITB Gala bateratuan emongo dan Emonaldi Berezia, III. Karlistaldiaren amaieran girotuta dago.

Más allá de la sociedad lanagaz, Carlos Torres (Alicante, 1985) zuzendariak pantailara eroan dau komunidade batek 1972ko Andeetako istripuaren ondoren tragediagaz biziten zelan ikasi eban kontetan dauen istorioa.

Fernando Truebak (Madril, 1955) Bajañí aurkeztuko deusku, Niño Joseleren gitarrearen medioz hiru herrialdetan eta uniberso musikaletan zehar soinu-ibilbidea egiten dauen lana.

Bost obra Zabaltegi-Tabakaleran

Hamalau gau bata bestearen atzetik igaro eta friso bat osotuko dabe alkarregaz Hamalau gau pelikulan. Oskar Alegria Suescun zuzendari nafarraren (Iruñea, 1973) azken filmak Ramón Andrés, Julia Otxoa, Josebe Blanco, Josu Venero, Iban Urizar (Amorante), Bertha Bermúdez, Mixel Etxekopar eta Jean-Christophe Galtxetaburu eta veste batzuen ahotsak batzenn ditu, Oteizaren unibersoa birsortzeko.

Musikea eta karatea Belodromoan

Belodromoko programazinoan Muguruza FM 40 Tour emongo da, Ander Merino Etxebestek (Donostia, 1995) eta Fermin Muguruzak (Irun, 1963) zuzendutako dokumentala, Muguruzaren azken bira musikalaren testuinguruan egina eta artistearen 40 urteko konpromisoa, erresistentzia kulturala eta nortasun kolektibo bihurtutako abestiak erretratetan dituana. Musikari gipuzkoarrak Zinemaldiko hainbat sailetan erakutsi izan ditu bere lanak. Holan, Zinemiran aurkeztu zituan Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina (2009), Next Music Station: Lebanon (2011), NOLA? (2016), Black is Beltza (2018) eta Bidasoa 2018-2023 (2023); Zabaltegi-Bereziak sailean emon eben Zuloak (2012), eta Belodromoan, azkenik, Black is Beltza II: Ainhoa (2022).

Beste alde batetik, Ventajas de viajar en tren (2019) eta Moscas (2023) zuzendu ondoren, Aritz Morenok (Donostia, 1980) bere hirugarren film luzea aurkeztuko dau Donostian, Karateka izenekoa, Andrea Ros, Patrick Criado eta Ernesto Alterio protagonista dituana. Zuzendari donostiarrak Sandra Sánchezen istorioa kontetan deusku. 39 urtegaz karate lanak urre olinpikoa (kata modalidadean) irabazi eban. Morenok Zinemira-Kimuaken parte hartu eban Bucle (2011) eta Cólera (2013) proiektuakaz.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu