'Azken agurra', Koldo Almandozen film luze barria Donostiako Zinemaldian estreinauko da

Bizkaie! 2026-07-20 11:02   Zinemea

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean.

Sipo Phantasma (Zabaltegi 2016) eta Oreina (New Directors, 2018) lanen ostean, Koldo Almandozek bere hirugarren film luzea estreinauko du, Azken Agurra. Dramedia existentzialista honetan, Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta laikoen enpresa baten jaubea eta bere bulegoan praktikak egiten dituan neska gaztearen zereginetan. Zinemagile donostiarra Zinemaldiko beteranoa da, 1997tik dozena bat produkzinogaz parte hartu dau, berbarako, Kimuak egitasmoan hautatuko film laburrak edo Zeru Ahoak telesaila (Proiekzio Bereziak Sail Ofiziala, 2025). Euskaraz idatzia eta filmautakoa, Azken Agurrak bizitza eta heriotzea ironia, samurtasuna eta umoreagaz jorratzen ditu. Horretarako, Almandozek istorio garaikide, absurdo, hunkigarri eta humanistea egin dau.

Pozten nau pelikula filmau dogun urian aurkeztu ahal izateak, adierazo dau Koldo Almandozek.

Azken Agurra Garabi Films eta Txintxua Films etxeen koprodukzinoa da, Frakasa Films AIEaren bitartez. Filmak Eusko Jaurlaritzearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan dau; eta EITBren partaidetzea.

Azken Agurra filmaren protagonistea Tomas da, 45 urteko antiheroia: hileta zibilak atontzen dituan enpresa baten jaubea, praktiketan dagoan idazkari gazteaz maitemindua, aita baldarra, enpresari kaotikoa, ameslari zentzunbakoa eta erabaki zalantzagarrien artean bidea egiten saiatzen dana. Gure kontraesan existentzialak eta heriotzan pentsau barik biziten saiatzearen paradoxa gorpuzten dauen pertsonaia.

Filmako protagonistak Iñigo Azpitarte (Handia) eta film luzeetan debuta egiten dauen Izaro Nieto dira. Gainontzeko aktoreak Iñaki Beraetxe (Irati), Iraia Elias (Amama), Joxean Bengoetxea (Jone Batzuetan) eta Laia Escribano gaztetxoa dira. Horreezaz gan, Sara Cozar (20.000 especies de abejas), Miguel Garcés (Los domingos) eta Jose Ramón Soroiz (Maspalomas) aktoreek be parte hartzen dabe, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu