Laura Guerricaechevarriaren 'El Asombro' aurkeztu dabe
2026-05-15 07:42 ZinemeaGuerricaechevarriaren lana genero fantastikoaren barruan kokatzen da,

El asombro izenburukoa da Laura Guerricaechevarria zuzendari gasteiztarrak zuzendutako lehen filma. Lan hori ikusi ahal izango da Bilboko Udalak atondutako FANT-Bilboko Fantasiazko Zinemaldian, DOKUFANT atalaren barruan.
Azkuna Zentroko Bastida Aretoan egindako aurkezpenean izan dira Laura Guerricaechevarria zuzendaria eta Amaia Domingo, FANTeko zuzendaria.
Euskal zuzendari eta gidoilaria Vitoria-Gasteiz eta Madril artean bizi da. Laura Guerricaechevarriaren lana genero fantastikoaren barruan kokatzen da eta nostalgia eta onirikoa lako elementuak agertzen dira behin eta barriro, betibere misteriozko giro baten alde. L’au-delà (2020), An Immortal Weekend (2021), Holiday (2022) eta Deja de hablarme (2025) film laburren ondoren, El asombro zuzendari lanetan egindako lehenengo film luzea da.
El asombro
97 minutu. Espainia
Ilusionismoaren munduan zehar egingo dan ezohiko bidaia. Magiari buruzko liburu zahar baten ikerketak engainuaren arteari buruzko hausnarketea egitera eroango gaitu, magia garaikideko figura handienetako batzuen eskutik. Ezinezkoa lortzeko atalasea.
- Zuzendaritzea eta gidoia: Laura Guerricaechevarria.
- Produkzinoa: Javier Prada eta Selma Al-Hamouti.
- Musikea: Samuel Tirado.
- Muntaketea: Manuel Bauer.
Sarrerak
Amaierako galarako eta palmaresaren proiekzinoetarako sarrerak BBK Aretoan erosi daitekez 5 euroan.
Azkuna Zentroko Auditorioan eta Golem Alhondiga zinemetako 1. aretoan programautako proiekzinoetarako sarrerak be salgai egongo dira 5 euroan.
Sarrerak 4 euroan erosi leikiez FAS Zine Klub eta Azkuna Zentroko txartelak izan ezkero edo El Correo edo Campos Eliseos Klubeko harpideduna bazara.
Golem Alhondiga zinemetako 2. aretoan sartzea doban izango plaza-kopurua bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
