Itziar Lamarkak eta Ane Álvarezek 5.000 euroko laguntzea jasoko dabe

Bizkaie! 2026-05-14 10:48   Zinemea

Gaua da luze filma produziduteko.

Bilboko Udalak atondutako Fantasiako Zinemaldiaren euskerazko fantasiazko film laburren produkzinoa bultzatzeko laguntzearen proiektua hautatu dau. FANT Zinemaldiaren 32. edizio honetako proiektu irabazlea Itziar Lamarka eta Ane Álvarezen Gaua da luze izan da eta 5.000 euroko laguntzea jasoko dau. Epaimahaia Josu Bilbao ETBko fikzino arduradunak, Josemi Beltrán Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Asteko zuzendari eta programatzaileak eta Amaia Domingo FANTeko zuzendariak osotu dabe.

Epaimahaiaren erispidearen arabera, Itziar Lamarka eta Ane Alvarezen lanak irabazi dau FANT-EITB Saria, bildurrezko proposamen gotiko batean, testuinguru historiko eta legenda herrikoia buztartzeagaitik, asmo estetiko ausartaren klimax borobila sortu dabe.

Laguntza honen hirugarren urtea da eta film laburren alde egitea da asmoa, FANTen nortasun-ezaugarrietako bat baita lehen edizimoetatik. Sariaren helburua da euskerazko fantasiazko film laburren produkzinoa babestea, irabazleei hizkuntza horretan film labur bat egitea erraztuz.

2025ean, Nitya Lópezek irabazi eban laguntza hau, Éxodo film laburragaz, eta 2024an Amaia San Sebastianek lortu eban Olentzerori eskatu nion film laburragaz.

Sari honek EITBren babesa dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu