Ohorezko FANT Saria: Fabio Testi

Bizkaie! 2026-05-12 12:42

Festibala zarratzeko galan, maiatzaren 16an jasoko dau.

Bilboko Udalak atondutako FANT Jaialdiak Fabio Testi aktore italiarra sarituko dau, Bildurrezko eta Fantasiaren arloan nabarmendutako profesionalen lana eta talentua autortzeko. Maiatzaren 16an, Jaialdia zarratzeko galan autortuko dabe, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko BBK Salan.

Italirra protagonista izan da Reflections in a Dead Diamond, Hélène Cattet zuzendutakoan, zarratzeko galan proiektauko dabena; Testigaz batera, interpreteak dira Yannick Renier, Koen De Bouw, Maria de Medeiros, Thi Mai Nguyen, Céline Camara, Kezia Quental eta Sylvia Camarda dira.

Italiako zineman handienetakoa dan Testik (Peschiera del Garda, 1941) makinatxu bat filmetan ikusi geinke, besteak beste, l giardino dei Finzi-Contini, 1971, Vittorio de Sicak zuzendutakoan, inglesez ez dan filmeen artean Oscarra irabazi eban horretan; Qué habéis hecho con Solange (1972); I quattro dell’apocalisse (1975); L’ Eredità Ferramonti (1976); The Ambassador (1984); La iguana (1988); eta Road To Nowhere (2010).

Tabernas de Cine saria irabazi eban Almería Western Film Festival 2024 entzutetsuan; eta Saraqusta Saria, ibilbideari emondakoa; Saraqusta Film Festival ospetsuan, en 2024an irabazitakoa.

Fabio Testi ez da saritu bakarra izango, Aránzazu Calleja (Ohorezko FANT Saria), Eugenio Mira (Fantastikoaren Izarra Saria) eta Bruno Martin (Fantrobia Saria) be badiralako sarituak.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu