FANT Jaialdiak gaur ekingo deutso 10 euskal film labur eskaniz
2026-05-08 07:52 ZinemeaInaugurazinoaren ostean, 22:30etatik aurrera.
Bilboko Udalak atondutako Jaialdia gaur hasi eta 18an amaituko da. Campos Eliseos Antzokian, FANT Laburrean - Euskal Filma arloan parte hartuko daben filmak eskainiko dira: Daniel Gómez Múgica (El agujero, 2025); Oihan Gastesi eta Ander Arrietaren Arditurri, 2025; David Ontoria (Aziza y el último hombre bueno, 2025); Danel Garay (Azpian, 2025); Uxue Artetxe (El cuerpo de Cristo, 2025); Ekaitz Bertiz (Erreka zoko hortan, 2025); Andoni Fernández (Glory Hole, 2025); Aitor Molina (Hariaren amaieran / Al final del hilo, 2025); Igor García Piñas (Zezena eta umea, 2025); eta Egoitz Díaz Ibargoitiaren Ultima salida, 2026.
Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzi Gonzalo Olabarria eta Amaia Domnigo, FANT Jaialdiko arduraduna pozik dagoz aurten be sekulakoa dalako euskal fimen kalidadea eta zinegile eta sortzaileen talentua.
Kontuak kontu, arratsaldeko 19:30ean hasiko dan inaugurazino-galan, Arantzazu Callejak Ohoreko FANT Saria jasoko dau eta Eugenio Mirak, barriz, Fantsatikoaren Izarra saria.
Era berean, Luis Calderonek filmautako La casa en el Arbol filma ikusteko aukerea egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
