Maialen Beloki izango da Donostia Zinemaldiako zuzendaria 2027tik Aurrera

Bizkaie! 2026-04-28 07:40   Zinemea

Administrazino Kontseiluak aho batez aukeratu dau Beloki.

Maialen Beloki (Donostia, 1983) Donostia Zinemaldiko zuzendaria izango da 2027ko urtarriletik aurrera. Holan erabagi dau gaur erakundeko Administrazino Kontseiluak (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa).

Bar Donostian egindako ezohiko bileran Kontseiluak aho batez hartutako erabagia martiaren 4an José Luis Rebordinos ordezkatuko dauen personea izentetako deitutako lehiaketa publikoaren emoitzea da. Rebordinos 2011tik da Zinemaldiko zuzendaria eta 2026ko abenduaren 31n itxiko dau kargua. Beloki Zinemaldiko zuzendariordeetako bat da 2016tik.

Batea hautaketa eta headhuntingean espezializautako giza baliabideen arloko aholkularitza-enpreseak kudeatu dau prozesua.

Maialen Beloki

Donostia Zinemaldiko zuzendariordea da 2016tik eta oinarrizko eginkizuna izan zinemaldiko azken urteotako bilakaeran, bai nazinoarteko posizionamenduan, bai urte osoko jarduerearen garapenean be. Testuinguru horretan, Z365 / Urte osoko Jaialdia eredua bultzatu dau, talentu barrien garapenean, prestakuntza zinematografikoan eta zinemearen inguruko pentsamenduaren sorkuntzan oinarritutako ekimen estrategikoa.

Ikus-entzunezko Komunikazinoan lizentziaduna Nafarroako Unibersidadean eta Zinema Teoria, Analisi eta Dokumentazinoan doktorea (Cum Laude) Euskal Herriko Unibersidadean (EHU).

Haren ibilbideak kultura-kudeaketa, irakaskuntza eta ikerketea buztartzen ditu.

Elías Querejeta Zine Eskolako Zuzendaritza Akademikoaren parte da eta bertan irakasle be bada; Mondragon Unibersidadean be ibili da irakasle lanetan.

Belokiren ibilbidean zehar, proiektu estrategikoetan parte hartu dau, besteak beste, Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Uriburuan, eta jarduera nabarmena landu dau hizlari eta egile lez zinema arloan.

Era berean, ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko programa eta ekimen askotan parte hartu dau, ICAA lako erakundeakaz lankidetzan.

Haren izentapenak ikuspegi estrategikoa, sektorearen ezagutzea eta kulturea jorratzeko konpromisoa nuztartzen dituan profilaren aldeko jarrerea indartzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu