Eugenio Mirak Fantastikoaren Izarra jasoko dau

Bizkaie! 2026-03-24 09:53   Zinemea

Guztira, 29 film labur proiektuko ditue FANT Jaialdian.

32. FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak atonduta, maiatzaren 8tik 16ra egingo da. Guztira, 29 film labur proiektauko dira: Atal Ofizialeko saio bitan hautatutakoak (FANT euskal film laburrean eta FANT nazinoarteko film laburrean) eta Ikuspegi Fantastikoaren ataleko saioan.

Era berean, FANTek Fantastikoaren Izarra saria emongo deutso Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazleari. Haren lehen film laburrak, Fade (2000), Guillermo del Tororen arretea biztu eban, hasieratik babestuz haren ibilbidea. Miraren lehen film luzea, The Birthday (2004) da, klasiko konbertidu dana. Ondoren, Agnosia (2010) eta Grand Piano (2013) zuzendu zituan. 2022an, Mira HBO Max plataformako ¡Garcia! telesailaren denporaldi osoa zuzendu eban.

Film laburrak

Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiak, betiko lez, film laburren alde egiten jarraitzen dau. Aurton, 32. urteurrena betetzen dan honetan, film laburrek barriro be leku nabarmena izango dabe Jaialdiaren agendan, guztira 29 proposamenekaz.

Atal Ofizialean 9 nazinoarteko film labur honeek parte hartuko dabe: Bath Bomb (2024, Kanada, Colin G Cooper); The Call (2025, Espainia, Kiko Prada); Cara de cona (2026, Espainia, Guillermo de Oliveira); La dernière neige (2025, Frantzia, Bouquet-populus Rodolphe); Hyena (2025, Txina-Estatu Batuak, Altay Ulan Yang); Pobre Marciano (2025, Espainia, Álex Rey); Lo que te falta (2025, Espainia, Sara Bermejo); Tinieblas (2025, Espainia, Raúl Cerezo eta Carlos Moriana); eta, Unclean (2024, Kanada, Simon Chouinard).

Jaialdiak tokiko talentuaren alde egiten jarraitzen dau, eta horretarako lekua eskaintzen deutso Sail Ofizialean, FANT Laburrean – Euskal Filmak atalean, euskal film laburretan zentretan dana. Aurten hautatu diran 10 lanak ondoko honeek dira: El agujero (2025, Daniel Gómez Múgica); Arditurri (2025, Oihan Gastesi eta Ander Arrieta); Aziza y el último hombre bueno (2025, David Ontoria); Azpian (2025, Danel Garay eta Laura Barquin); El cuerpo de Cristo (2025, Bea Lema); Erreka zoko hortan (2025, Ekaitz Bertiz); Glory Hole (2025, Andoni Fernández); Hariaren amaiera (2025, Aitor Molina); Última salida (2025, Egoitz Díaz Ibargoitia); eta, Zezena eta umea (2025, Igor García Piñas).

Ikuspegi Fantastikoa Laburrean atalean, ondokoak dira hautatutako 10 film laburrak: Arca (2025, Italia, Lorenzo Quagliozzi); Baile con la muerte (2024, Espainia, Carlota Massó); Ghosting (2024, Yago Casariego); Kámen osudu (2025, Txekiar Errepublika, Julie Černá); Lantern (2026, Alemania, Leopold Schraudolph); Open Mic (2025, Espainia, Jano Santos); Ortega (2025, Espainia, Álvaro Pita); The Sentry (2025, Camboya-Norvegia-Estatu Batuak, Jake Wachtel); Tenéis que verlo (2025, Espainia, Nacho Solana) ; eta, The Veil (2025, Brasil, Gabriel Motta).

Gainera, Bilboko Zinema Fantastikoaren FANT Jaialdiaren programazinoaren barruan, Mats Uddek zuzendutako Don’t Be Afraid film laburra proiektauko da. Lanak 2025eko Méliès de Plata entzutetsua irabazi dau, Méliès International Festivals Federation erakundeak zinema fantastikoko Europako film labur onenei emoten deutsen autortzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu