Hiru plan eta hiru plaza: Bozak, Gaztedi eta Duguna (75 urte jantzan) eta Hizketak

Bizkaie! 2026-03-23 10:13   Kulturea

Azken astegoiena Loraldia Festibalean. 

● Martiaren 27-28ko astegoiena, Loraldiaren izaera osoa batzen dauen itxierea:

Bozak, Bilboko Bira Kulturgunean (Sarrerak).

Laura Samek Proze sua ahozko poesia-ikuskizuna estreinauko dau.
Julie-k Eklore lehen diskoa aurkeztuko dau.
Heitxik Berreraikitze aroa lehen diskoaren unibersoa ekarriko dau.

● Gaztedi eta Duguna (Sarrerak).

Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean zapatuan, eguerdian, Loraldiak Gaztedi Dantzari Taldea (Santutxu, 1951) eta Duguna Iruñeko jantzariak taldeak batuko ditu: uri bi, ibilbide luze bi eta 75 urteko ospakizunari lotutako topaketea. Gaztedik 2026an ospatuko dau 75. urteurrena; Dugunak, barriz, 2024an ospatu eban eta talde biak Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean batuko dira ikuskizun berezian.

● Hizketak (Sarrerak): memoria intimoenetan, jantzak, kantua eta soinuak artifiziorik barik.

Zapatuan, gauean, Bilboko La Fundición Aretoan, Hizketak sorkuntza garaikideak pieza eszeniko bi aurkezten ditu eta bietan buztartzen dira jantzea (Mizel Théret), kantua (Beñat Achiary) eta soinuak (Pierre Vissler). Sorkuntzearen ardatza memoria da, euskal kultur legatuaren eta idazkera garaikidearen arteko kodeak gainditzeko saiakera lez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu