20 eta 80 urte bitarteko euskaldunak topetan dabiz
2026-03-17 09:59 ZinemeaIban del Campo zuzendariaren lehen film luzean parte-hartzeko.
Limbus Filmak Donostiako produkzino-etxeak casting berezia jarri dau martxan Iban del Camporen fikzinozko lehen film luzerako. Lan horrek gaur egungo turismoaren eztandea eta gizartean hain hedatuta dagoan insomnioa jorratuko ditu, Euskal Herrian kokatutako istorio batean.
Sirat lako filmen edota azken Goya sarietan interpretazino-sariak irabazi dituen aktore ez profesionalen ildotik (Ciudad sin sueño eta Sorda), ahalegin berezia egiten dabil Limbus Filmak produkzino-etxea euskerazko film horretan profil barriak topetako. Lana ordaindua izango da. Ez da beharrezkoa antzezpen-esperientziarik izatea.
Ondoko profil honeek dabiz topetan:
- 20 eta 80 urte bitarteko emakume eta gizonak.
- Euskeraz jakitea.
- Lo edo lo ezagaz zerikusia dauen anekdotaren bat kontau gura dabenak: anekdota personala izan daiteke, beste norbaiti gertatutako edo asmautakoa: hoteletan etxean baino hobeto egiten duzu lo? Zergaitik? Guztioi kostatu izan jaku inoiz lo egitea. Zer egiten dozu momentu horreetan lo hartzeko? Zerk balio deutsu? Ardiak zenbatzeak? Zer behar dozu lo lasai eta sakon egiteko?
Parte hartu gura dabenek 1-3 minutuko bideo laburra bidali behar dabe gai horreekaz lotutako pasadizo edo egoerea partekatuz martia eta apirila bitartean. Bideoa sakeleko telefonoagaz grabau daiteke.
Ondako datu honeek bidali behar dira:
- Izen-abizenak.
- Edadea.
- Hartu-emonetarako telefono-zenbakia.
- Bizilekua.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
