Euskerazko film laburren proiekzinoa PreFant Zikloan

Bizkaie! 2026-03-04 13:46   Zinemea

Abandoko Udal Zentroan, martiaren 11n, eguaztena, 19:00retan.

Bilboko Udalak atondutako FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak PreFANT zikloagaz jarraitzen dau. Horregaitik, euskerazko sei film labur proiektauko ditu: Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian Larzabal), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Fishy (June Asua Olabarria), A-Maniki (Elixabet Nuñez), Geratzen den hori (Aitor Gametxo Zabala), Orain zer? (Ainhoa Urgoitia) eta Hortzikara (Ane Cuesta).

Lan horreek Laburbira film laburren zirkuitu ibiltariaren barruan dagoz eta Abandoko Udal Zentroan (Barrainkua kalea, 5) ikusi ahal izango dira martiaren 11n, eguaztena, 19:00retan. Amaia San Sebastian Olentzerori eskatu nion proiektuaren zuzendariak parte hartuko dau.

Laburbira euskeraz sortu eta produzidutako film laburren zirkuitua da. Helburu nagusi bi ditu: euskal zinemagintzea sustatzea, zinemagileei lanak erakusteko aukerea emonez; eta, herritarrei euskeraz sortutako film laburrak ezagutarazotea. Proiektuak Bilboko Udalaren babesea dau.

Tokiko eta euskerazko zinemea produziduteko laguntzea

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak tokiko eta euskerazko produkzinoa babesten dau Sail Ofizialeko FANT Laburrean - Euskal Filmak sailagaz. Gainera, Euskal Aktoreen Batasunagaz alkarlanean, hiru sari emoten ditue: Interpretazino Onenaren Saria, FANT Sail Ofizialeko film labur onena eta FANT Sail Ofizialeko euskal film labur onena.

Bestalde, ikus-entzunezko sorkuntzeari bultzadea emoteko, FANT Bilbok euskerazko fantasiazko film labur bat produziduteko proiektuak sustatzeko hirugarren deialdia jarri dau martxan, martiaren 28an zarratuko dana.

Proiektauko diran film laburrak 

  • Olentzerori eskatu nion. 8 min. Fikzinoa. Zuzendaria: Amaia San Sebastian Larzabal.
  • Erreka zoko hortan. 16 min. Fikzinoa. Zuzendaria: Ekaitz Bertiz. 
  • Fishy. 1:30 min. Animazinoa - Umorea. Zuendaria: June Asua Olabarria.
  • A-Maniki. 13 min. Fikzinoa. Zuzendaria: Aitor Gametxo Zabala. 
  • Orain zer?. 13 min. Dokumentala. Zuzendaria: Ainhoa Urgoitia. 
  • Hortzikara. Fikzinoa. Zuzendaria: Ane Cuesta.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu