Harmailetan errespetua
2026-02-23 10:34 KirolaHarmailetako ikusleei errespetua eskatzea helburu dauen programea.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskola-kirol programeak harmailatan jokabide egokiak sustatzeko kanpainea jarri dau martxan. Ekimen horren bidez, Errespetua berbea daben pankartak banatu dira saskibaloiko 120, eskubaloiko 43 eta futboleko 198 entidadeetan, ikusleen artean jarrera arduratsuak eta errespetuzkoak sustatzeko helburuagaz.
Pankartak ikusgai dagoz partiduen aurretik eta bitartean, ikusleak konzientzetako eta kirol-ingurune hezitzaile, seguru eta errespetuzkoa indartzeko asmoz. Bizkaiko Foru Aldundiak egindako KirolaON tresnearen arabera, azken ikasturtean harmailan gertatutako 13 gorabehera antzemon ziran, indarkeria ohikoenetakoa izanez.
Azken hilabeteetako datuek be erakusten dabe ikusleen portaereari lotutako inzidentziak ugaritu egin dirala: egoera horrek agirian ixten dau beharrezkoa dala kirolaren ingurunea errespetuzkoagoa konbertidutea. Horregaitik, -Errespetua- pankartak inprimau eta banatu ditugu eskola-kirolaren partiduak egiten diran gune guztietan jarteko, mezua indartzeko eta guztion konpromisoa erakusteko: alkarbizitean eta errespetuan oinarritutako eskola-kirol baten alde.
Ekimenaren helburu nagusiak
- Epaileen erabagiak onartzea eta protesta edo jokabide desegokirik ez egitea.
- Harmailatik entrenatzaile bezela ez jardutea, kirol-egile bakotxaren rola errespetatuz.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusle Onaren Dekalogoa betetea.
- Gogoratzea eskola-kirolaren helburu nagusia umeek eta nerabeek disfrutatzea, ikastea eta haztea dala, emoitzetatik harago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
