Arrietta Rodriguezek 33. postuan amaitu dau Neguko Jokoetan
2026-02-19 09:07 KirolaLehen emakume euskalduna izan da Neguko Jokoetan, Ainhoa Ibarrak lehiatu ebanetik (1998).
Arrietta Rodriguez eskiatzaileak debuta egin dau Neguko Jokoetan, baita Milano-Cortina d'Ampezzoko pistan be, 33. tokian amaituz. Haren denporea 1:46.83koa izan da, Mikaela Shiffrin txapeldunak, barriz, 1:38.10. Podiuma, Camille Rast suitzarrak (1:40.60) eta Anna Swenn Larsson suediarrak (1:40.81) osotu dabe.
Arrieta Rodríguez (23 urte), lehen emakume euskalduna izan da Neguko Jokoetan, Ainhoa Ibarrak lehiatu ebanetik (Naganoko Jokoak, 1998). Donostiarrak probea hasi baino egun batzuk lehenago adierazo eban haren helburua 20 eskiatzaile onenen artean sartzea zala. Lortu ez dauen arren, saio bikaina eta sensazino onakaz ibili da.
Gipuzkoarrak 1:46.83ko denporea egin dau jatsiera biak pilatuta. Lehenengoan, Olympia delle Tofane pistan eskiau dau, 1.735 metroko altueran eta 180 metroko desnibelagaz, 51 segundo eta 19 ehunenetan, Shiffrin estadubatuarraren kronotik lau segundo eta sei ehunenera amaituz. Bigarren txandan, barriz, Arrieta Rodriguezek 55.64ko denporea egin dau, 32. postuan kokatuz (1:46.83). Halanda be, segiduan, Madelene Beck Liechtensteineko eskiatzaileak (1:46.65) gainditu dau.
Arriettak batutako esperientzia gorde dau 2030ean Frantziako Alpeetako Jokoakaz amaituko dan hurrengo ziklo olinpikoan aurrera egiten jarraitzeko. Bestalde, sekulako denporaldia izan dau, FIS proba askotan parte hartuz eta Europan garaipenak eskuratuz.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Gorka Iturriagak, adierazpenak emon ditu Basque Teameko YouTube kanalean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
