Euken Alberdi eta Iker Oyarzabal, 'BAT To Milano-Cortina' saioan

Bizkaie! 2026-01-23 11:05   Kirola

Izotz-patinatzaile artistikoa egiten dabe biek.

Aste honetan, Basque Team Fundazinoak produzidutako BAT To Milano-Cortina dokumental saioak Euken Alberdi eta Iker Oyarzabal izotz-patinatzaile artistikoen lana erakutsi dau Kirola arte bilakatzen denean izeneko atalean.

Euken Alberdi eta Iker Oyarzabal nazinoarte mailan lehiatzen dira. Hori bai, ez dira izango Cortina d 'Ampezzoko Joko Olinpikoetan. 

Biak euren ahizten eskutik hasi ziran irristaketan, Donostian. Ondokoa adierazo dabe: izotzezko patinaje artistikoaren teknikea eta emozinoaren buztarketea gustean jaku. Halanda ze, tradizino askoko kirola da, oso ikusgarria. Forma fisiko ona izan behar da piruetak perfekzinoz egin ahal izateko.

Ikusi saioaren aurrerapen bideoa hemen.

BAT To Milano-Cortina

2026ko Milan-Cortina d' Ampezzoko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatuko diran euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan abenduaren erdialdetik astero eskaintzen diran erreportajeetan islatzen da. BAT To Milano-Cortinak, BAT To Rio, BAT To Pyeongchang, BAT To Tokio, BAT To Beijing eta  BAT To Paris programen lekukoa hartu dau.

Erreportaje bilduma horrek ikus-entzunezko istorio handien osogaiak batzen ditu. 

BAT To Milano-Cortina, Korima Films produkzino-etxeak egina, astero eskaintzen da pantaila txikian, domeketan, ETB1eko Helmuga saioaren barruan. Saio bakotxak 10 minutu inguruko erreportajea dau. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gauzatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Italiako urietan lehiatzeko sailkapena lortzeko burrukan ibili izan diran euskal kirolarien zati handia ezagutzeko aukerea dabe.

Programeak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilerea barruan hartzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu