Euskaltzaleen aterpe izan zan Fadurako Ugerlekua
2025-12-22 07:55 KirolaGuztira 2.695 euro batu ditue Hiruka Aldizkarirako.
Aurreko ekitaldietan baino euskaldun eta euskaltzale gehiago batuta, 500etik gora, pozarren agertu dira atontzaileak, baita esker oneko hirugarren ekitaldian izan dan Hiruka Aldizkariko erredakzinoa be. Antontzaileen berbetan, euskera hutsez darabilen Uribe Kostako hedabide bakarra izanda eta, aurten, hamar urte beteta, Hiruka Aldizkariak euskaldunoi euskeraz biziteko aukerea emoten deusku hilero, gertu-gertuko kazetaritza eginez eta gure bizitetan eragina daben gaiak eta gertakariak mahaigaineratuta. Upealako zortea daukagu Hiruka lako komunikabide bat izanda gurean. Guztira 2.695 euro batu ditue.
Neguari ondo etorri beroa emon deutse aurten Uribe Kostako, Getxoko eta inguruko beste hainbat herrietako euskaldun-euskaltzaleek. Swim Camp Getxo ugerketa taldeak atondutako IgeriBiziren hirugarren ekitaldiak erabateko arrakastea izan dau. Fadurako ugerlekuan, 24 orduz ugerketan, euskerearen alde ekimenera 500 lagunetik gora eta 27 alkarte (tartean edegiera ekitaldian abestu eben Kimetz abesbatzea) hurreratu dira zapatuan eta domekan, Hiruka Aldizkaria autortzeko eta euskeraz bizi gura dabela aldarrikatzeko. Ilusino handia eta jarraitzeko indarrak emoten deusku jentearen erantzun positiboa ikusteak.
Familia, norbanako eta kuadrilla askoren artean, hurrengoak izan ziran alkarte eta talde parte-hartzaileak: Aixerrota BHI, Alpha, Amorebieta-Etxano Ugerketa Taldea, Arraultzaldeon, Azebarri, Bizkerre, Boule Getxo, Eman Garrote, Dekantzekoz, Etorki Mendi Trail, EuskarAbentura Alkartea, Fangaloka, Getxo Erritmika, Getxo Gaso, Getxo Herri Kirolak, Getxo Igeriketa Waterpolo, Getxo Rugby, Gobela XXI, Haria, Haszten, Itxas Argia, Kimet Sport, Kimetz Abesbatza, Kynay, Orcamari, Peñatxuri eta San Nikolas Ikastola.
Horreei, bertaratutakoei eta udalbatzako ordezkariei be eskerrak emon gura deutse atontzaileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
