VI. Mendi Film Bekea iragarri dabe

Bizkaie! 2025-06-27 08:00   Zinemea

Irailaren 30ean zarratuko da izena emoteko epea.

Argazkia: 'Sustraiak' (Luis Arrieta). | Ikusi handiago | Argazki originala

Mendi Film Jaialdiak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Sailak, Mendi Film Bekearen VI. edizinoa iragarri dabe. Mendiko Kulturearen ikus-entzunezkoak sustatzea da helburua.
 
Errealizadoreen gaztetasuna, Bizkaian grabautako proiektuak eta horreen izakerea lokal-globala, balorauko dira. Halanda be, hirurak ez dira faktore baztertzaileak izango bekea lortzeko garaian.
 
Bekeak, 10.000 euroko diru-laguntzinoa eta Itziar Garcia Zubiri produktoreak gidatutako aholkularitza programea eskainiko ditu. 
 
Hautaketa-prozesuak fase bi izango ditu. Lehenengoan, hurrengo fasera pasauko diran bost proiektu finalistak hautatuko dira. Bigarren fasea, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 18. edizinoan izango da, aurrez aurre, eta ikus-entzunezkoen komunidadeko nahiz mendi munduko kideez osotutako epaimahai batek erabagiko dau Mendi Film Bekearen VI. saria jasoko dauen proiektua.
 
Inskribiduteko deialdia 2025eko irailaren 30ean zarratuko da. Oinarriak eta izena emoteko formularioa hemen.

Gaiak

Mendiko kirolak (alpinismoa, eskaladea, senda-zaletasuna, eskia, mendiko bizikletea, trail-runninga, kayak, espeleologia, slack-line, parapentea eta beste batzuk), abenturea, esplorazinoa, naturea, beste jarduera kultural, artistiko, linguistiko, sozial edo ekonomiko batzuk, ekologia, jasangarritasuna eta/edo klima-aldaketea. Guztiak mendiaren eremuan garatuak. Proiektuaren idea originala izan beharko da.

Mendi Film Bekea

Ondoko honeek dira Mendi Film Bekea lortu daben ikus-entzunezkoak:

  • 2021: Txango (Tamara Lucarini).
  • 2022: Lobos (Marina Garcia).
  • 2023: Oinez (Leire Egaña).
  • 2024: Peligro. No asomarse (Dani Cascales & Bira Produkzinoak).
  • 2025: Sustraiak (Luis Arrieta).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu