2025eko Gaztedokuko obra sarituak 67. Zinebin emongo dira
2025-05-29 07:50 ZinemeaEuskadin bizi diran 35 urte baino gitxiagoko egileek parte hartu leikie.

Euskadiko SGAE Fundazinoaren III. Gaztedoku 2025 Sariak ZINEBIren 67. edizinoan proiektauko ditu, hau da, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdian, zemendiaren 21etik 28ra. Errepertorio zehatz honen zabalkundea bermatzea da asmoa, Zinebiko zuzendaritzeagaz oraintsu adostuta. Era berean, deialdiak aurreikusitako diru-kantidadeei eusten deutse: 2.500 euro dokumental onenari eta 1.500 euskeraz egindako lan onenari. Kasua bada, euskal ikus-entzunezkoen sektoreko hainbat profesionalek osotutako epaimahaiak 1.000 euroko aitamen berezi bat be emon ahal izango dau. Bide batez, obra irabazleak hautatuak diranetik aurrera, programau daitekez bai SGAEk bai Fundazinoak Estadu mailan dituan egoitzatan be.
Deialdiaren lehen helburua erabateko gaiei buruz hausnartzen daben dokumentalen egiletzea bultzatzea eta autortzea da. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diran munduko edozein herrialdetako SGAEko bazkideek parte hartu ahal izango dabe, hau da, 35 urte baino gitxiagokoek, gai edo kontzeptu libreari eutsiz, gehienez 30 minutuko dokumental batega, jatorrizkoa, edozein hizkuntzatan filmauta eta SGAEn erregistrauta (edo erregistretako prozesuan). Lanak bialtzeko epea 2025eko irailaren 15ean amaituko da.
Dokumentalak zelan bialdu?
Deialdiari eusten deutsen lanak era telematikoan bialdu behar dira, jagokezan eranskinakaz batera, honako postontzi elektronikora: nsancheza@fundacionsgae.org
Dokumentazinoagaz batera eta dokumentalaren estekaz gan, izen-emote orria be erantsi beharko da, baita obra hori SGAE erregistroan daneko erreferentzia-agiria (edo erregistro-prozesuan dala). Holakorik izan ezkero, dokumentalaren harian egon daitekeen banatzaile edo eta produktore komertzialaren hartu-monetarako datuak adierazo beharko dira. Behar dan dokumentazinoa edukiz eta formaz aurkeztu ezean, atontzaileek modu automatikoan indarbakotu leikiez edozein inskripzino edo izen-emote.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!