Giro bikaina 'Legends Match - Mitoen arteko' partiduan
2025-05-21 14:31 KirolaUEFA Legends taldearen kontra jokatu dau Basque Legends taldeak.
UEFAko Europa Ligaren 2025eko finala sustatu daben EAEko erakundeak (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) Arriaga Antzokiaren plazara joan dira Basque Legends taldeari babesa erakusteko, UEFAko Europa Ligaren Finala dala-eta UEFA Legends taldearen kontra jokatu dauen lagunarteko partiduan.
Imanol Pradales lehendakaria, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako lehen Lehendakariorde eta Sailburua, Leixuri Arrizabalaga Euskerea, Kulturea eta Kiroleko Foru Diputadua UEFAk atondutako Legends Match partiduan izan dira. Berton izan dira, halaber, Amaia Arregi, Kontxi Claver, Itxaso Erroteta eta Yolanda Díez Bilboko Udaleko Zinegotziak, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria; Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Lehiakortasuneko Zuzendari nagusia, eta Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendari Nagusia.
Basque Legends taldea Euskadiko Futbol Federazinoak deitutako zazpi futbolari ohik osotu dabe. Euskal Selekzinoaren kamiseta jantzi daben jokalari ohiak dira eta UEFAko Europa Ligako partidak jokatu ditue euskal taldeekaz: Mikel Balenziaga, Beñat Etxebarria, Gorka Iraizoz, Carlos Martínez, Xabi Prieto, Markel Susaeta eta Gaizka Toquero.
UEFA Legends taldeari jagokonez, ondoko honeek jokatu dabe: Tomasz Kuszczak, Jesús Navas, Steffen Freund, Nani, Dimitar Berbatov, Faouzi Goulam eta Räsban Rat.
Arbitroen Euskal Batzordeko Jon Ander Azkuenaga Astorkiza izan da partiduko epailea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!