Arenas Club taldeak RFEFeko lehen mailara igon dau

Bizkaie! 2025-05-07 10:01   Kirola

Igoerea sano garrantzitsua da, historikoa.

Futboleko Lehen RFEF ligan jokatuko dabe getxotarrek eta, Arenas Clubeko jokalari, teknikari eta zuzendariei harrerea egin eutsen Getxoko udaletxean, Amaia Aguirre alkateak eta udalbatzako ordezkariek. Ekitaldia Klubak berak eskatuta egin zan, osoko bilkuren aretoan eta berrogeita hamar personatik gora bertaratu ziran.

Amaia Aguirre alkateak eskerrak emon deutsoz taldeari denporaldian egindako ahaleginagaitik eta zaleei baldintzarik babeko babesagaitik eta, ondokoa nabarmendu eban: Arenas Clubek jazoera garrantzitsua eta ahaztuezina lortu dau, Getxoko kirolaren balentria handia, kategoriaz igon eta Getxo, beste behin be, estaduko futbolaren mapan jarteagatik. Zaleak eta herri osoa ilusionau dituzue Bigarren B Mailara azken aldiz igon eta hamar urte aurreragora. Badakigu kirolak, futbolak zuen kasuan, ezinbesteko balioak sustatzen dituala zelaiann eta zelaitik kanpo. Ahaleginik, talde-lanik, konpromisorik eta iraunkortasunik barik ez da holako helbururik lortzen. Horregaitik, zuen ereduak inspirau egiten gaitu eta, gizarte lez, hobeak egiten gaitu.

Bestalde, Arenas Clubeko presidente Gorka Zurinagak Udalaren harrerea eskertu eta adierazo dauenez, igoera hau jazoera garrantzitsua da, historikoa baina kirol arrakasta hori ez da Klubarena bakarrik, Getxo osoaren arrakastea baino. Arenas hazten danean, udalerri osoa hazten da. Nortasun kolektiboaren sinbolo gara, getxotar asko eta asko batzen gaituen esfortzuaren eta pasinoaren isla.

Aguirrek eta Zurinagak maitasun, gomuta eta animo berba izan zituen Jose Angel Ortega Kali taldeko utilleroarentzat, domekan istripu larri bat izan baitzeban igoera bikainaren ospakizunean eta momentu honetan egoera kritikoan jarraitzen dau.

Bai alkateak eta bai Arenaseko presidenteak konpromisoa agertu eben etorkizunari begira lanean eta alkarlanean jarraitzeko, etorri daitekezan erronkei aurre egiteko.

Historikoak’ beraz, 1944tik egon dan kategoriarik garrantzitsuenean jokatuko dau datorren denporaldian, urte horretan 2. mailan ibili baitzan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu