Mendi Film 2025en izena emoteko epea zabalik
2025-03-21 12:11 ZinemeaIrailaren 5ean amaituko da izena emoteko epea.

2025eko gabolinaren 5etik 14ra egingo da 18. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Jaialdia, produkzino eta langintza barriko pelikulak estreinetako agertoki parebakoa, nazinoartean prestigio handienetakoa. International Alliance for Mountain Film alkargoko kidea da.
Mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen pelikuletarako tartea eskaintzen dau Mendi Filmek. Oinarriak eta betekizunak mendifilmfestival.com webgunean dagoz, baita mountainfilmalliance.org sarean be.
Mendi Filmeko Sail Ofizialak 24.800 euro eta garaikurrak banatuko ditu hautatutako filmen artean. Ikusi hemen 2008-2024 ko saridunen zerrendea.
Igaz 226 filmek emon eben izena, parte-hartze handiena izanez.
Aurtongo irudi nagusia
CVCEPhoto lehiaketeak, betiko lez, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren irudi nagusia aukeratuko dau, jaialdiaren 18. edizinoa txoko guztietan aurkezteko oinarri bezela erabiliko dana.
Argazkiak aurkezteko epea martiaren 30ean amaituko da. Halanda ze, maiatzean aurkeztuko da kartel ofiziala.
Parte hartu lehiaketan hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!