'Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna' filma, ikusgai

Bizkaie! 2025-03-07 08:26   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna filma, gaur, hilak 7, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzenduta dagoan film suitzarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun hirugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Porkyk eta Lucasek Lurra hausteko konplot estralurtar maltzurra deskubriduten dabe. Nahi barik, abentura zoro batean barruan dabiz espazioan zehar, Looney Tunesen umore kaotiko eta eszena dibertigarriz beteta. Lagun biek ez dakite zelan kudeatu egoerea, baina, halanda be, gizateriaren azken itxaropena bihurtzen dira, inork eskatu ez badau be.

Proiekzinoak

Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero Kulturgunea (Andoain), Areria Zinema (Lazkao), Gurea Antzokia (Villabona), Ikusgarri Zinema (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña), Zugaza Zinema (Durango), Oñatiko Zinema (Oñati) eta Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: martiaren 28an, Frida.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu