ETSk kontzertu hirukotxeko zehaztasunak emon ditu

Bizkaie! 2025-02-28 08:33   Musikea

Sarrera guztiak agortuta dagoz.

ETS taldeak kontzertu hirukotxa eskainiko dau martiaren 15ean, 21ean eta 22an, Barakaldoko BECen. Sarrera guztiak agortuta dagoz, halanda ze, 45.000 persona batuko ditue. Prentsaurrekoan, ekitaldiari buruzko zehaztazun guztiak emon ditue.

Holan, 40 persona baino gehiagoren laguntzinoa izango dabe, esaterako: musikariak eta jantzariak. Ganera, martiaren 22ko kontzertua EITBn emitiduko dabe 4K formatuan eta zuzenean. Unidade mobikorrak 18 kamara izango ditu. Aurreko egunetan taldearen ibilbidea errapasauko da saio berezi batean.

Programazinoa

- Martiak 15eko kontzertua:

  • 18:00 Ateen edegierea.
  • 18:15 Andoni Ollokiegi.
  • 19:15 Gozategi.
  • 21:00 ETS.

- Martiak 21eko kontzertua:

  • 18:00 Ateen edegierea.
  • 18:15 Andoni Ollokiegi.
  • 19:15 Gozategi.
  • 21:00 ETS.

- Martiak 22ko kontzertua (2. pabilioia – Sarrerea dauen personentzat bakarrik, eguneko jarduerak. BBK Herriko Plazan).

  • 12:30 BBK Herriko Plazako ate edegierea.
  • 12:40 DJ Bull.
  • 13:30 Txupinazoa (Miren Nogales & Antton Telleria).
  • 13:45 Puro Relajo.
  • 14:45 Herri kirolak: Aizkolariak (Mikel Larrañaga & Julen Alberdi "Txikia IV").
  • 15:05 DJ Bull.
  • 15:30 Herri kirolak: Harrijasotzailea (Urdax).
  • 15:50 DJ Bull.
  • 16:20 Herri kirolak: Aizkolariak (Karmele Gisasola & Oihana Fernandez).
  • 16:40 Dantzaldia: Joselu Anaiak.
  • 18:30 Amaierea.
  • 18:30 Andoni Ollokiegi.
  • 19:45 Gozategi.
  • 21:30 ETS.

Egunean zehar umeentzako jolasak, puzgarriak, kaleko musika, janari postuak eta bestelakoak egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu