Alaia Martinek irabazi dau 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2024-12-16 07:55   Bertsolaritzea

Finala bertsozalez ganezka: 6.500 lagun sartu ziran Illunben.

Alaia Martin Etxebeste. | Ikusi handiago | Argazki originala



Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen azken egunean Alaia Martinek jantzi dau txapela, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.

Illunbeko plazan dana prest egoala, 15:30ean ateak zabaldu eta jarlekuak betetan joan dira bertsozaleak eta 17:00etarako atontzaileak, gai-jartzaileak, epaileak, bertsozaleak eta, zelan ez, zortzi protagonistak zain egozan: Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eneritz Artetxe Eizagirre, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran. Ane Ezenarro Beristainek aurkeztu dau saioa eta, sarrerakoa egin eta gero, gogoz txalotu ditue bertsolariak.

Ariketaz ariketa osotu dabe lehenengo atala Iker Iriarte Iribar gai-jartzailearen gidaritzapean eta heldu da buruz-burukorako tartea: “buruz-burukora pasauko diran bertsolari biak, ordena alfabetikoan, Alaia Martin Etxebeste eta Beñat Gaztelumendi Arandia. Txaloak barriro.

Beste hiru ariketa eta zortzi epaileek be amaitu ditue lanak (Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Oihana Aranguren Etxaniz). Puntuazino guztiak batuta, Aratz Irazustabarrena Garmendia idazkariak oholtzaraino eroan dau puntuazinoen orria eta orduantxe adierazo dau Ezenarro Beristainek: 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapelduna: Alaia Martin Etxebeste.

Sailkapena:

  • Alaia Martin Etxebeste.................................1.099,5
  • Beñat Gaztelumendi Arandia.........................1.054,5
  • Oihana Iguaran Barandiaran .............................637
  • Ane Labaka Mayoz...........................................626
  • Aner Peritz Manterola Euzkitze..........................617
  • Nerea Elustondo Plazaola.................................590
  • Andoni Rekondo Izagirre................................578,5
  • Eneritz Artetxe Eizagirre................................574,5


- 25 urtez azpiko bertsolari onenaren saria Aner Peritz Manterola Euzkitzek jaso dau, Patxi Goikolea Zabalaren eskutik: Larraitz Iparragirre Guenetxea artisteak egindako obra bat.


Bertso eskolak

Sariak emoteko ekitaldian, Gipuzkoako bertso eskoletako ordezkariak izan dira oholtzan eta Unai Gaztelumendi Arandiak egindako irudi bana jaso dabe bertsolariek.

Euskal Herriko Bertsozale Alkartearen izenean saria jaso dau Beñat Gaztelumendik, Koldobika Jauregi Zinkunegiren obra bat, Ekaitz Elorriaga Anduaga zuzendaritza kidearen eskutik.

Eta azkenik, txapela: Arantzazu Loidi Garitanok jantzi deutso Alaia Martini txapela. Goikolea zein Loidi, Almen bertso eskolearen izenean izan dira oholtza gainean, orain 50 urte sortutako bertso eskola haren ordezkari legezgisa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu