Basque Team Fundazinoak brontzezko A Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso dau
2024-12-12 10:51 KirolaBilbao Euskalduna Jauregian.
Eusko Jaurlaritzeak eta EITBk 2007an goi-mailako euskal kirola sustatzeko sortutako fundazinoa da Basque Team eta euskal kirolarien nazinoarteko partaidetza eta bikaintasun emoitzak bilatzea eta bultzatzea dau helburu. 17 urteetan, Fundazinoak 258 kirolariri emon deutse bekea.
Basque Teamen kudeaketa sistemea ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen dau erreferente bezela. Halanda ze, Euskaliteko Ebaluazino Klubeko azterketea gainditu ostean, saria eskuratu dau.
Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria
Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren helburua, Euskadiko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia zabaltzea da, erakunde eta ingurunearen lehiakortasun jasangarria lortzeko.
Eusko Jaurlaritzearen autortzea horrek, kudeaketa-sistemearen etenbako hobekuntzea eta aurrerapenagaz konpromisoa erakusten daben Euskadiko enpresek, hezkuntza-zentroek, osasun-zentroek eta ganerako sektoretako erakundeek, publiko zein pribatuek jasoten ditue. Euskaliten bidez emoten dira.
Sariaren helburua bikotxa da:
- Kudeaketa mailan aurreratuen dagozen erakundeak identifikatzea, beste erakunde batzuen biztugarri eta erreferentzia izan deitezan.
- Publikoki autortzea erakunde horreek egindako ahalegina eta lortu daben kudeaketaren aurrerapen-maila.
Kanpoko ebaluatzaile talde batek erakunde baten kudeaketearen azterketea orokorra eta sistematikoa egiten dau, ikuspegi objektiboa eskainiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.
Azterketea, Euskaliteko Ebaluazino Klubeko persona-taldeek egiten dabe. Klubea, 1.500 persona inguruk osotzen dabe, gehienak gerentzia edo zuzendaritza-postuetan dagozenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!