Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea, prest finalerako
2024-12-10 13:05 BertsolaritzeaZapatuan izango da, hilak 14 eta sarrerak hemen dagoz eskuragarri.
Finalerako lau egun baino falta ez diranean, Donostia Arenan izan da finaleko zortzikotea: Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eneritz Artetxe Eizagirre, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran. Horreekaz batera izan da Ane Ezenarro Beristain, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako gai-jartzaileen ordezkari izateaz gan, txapelduna iragartearen arduraduna izango dana, baita Iker Iriarte Iribar be, gai-emoilea.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea hasi zala lau hilebete beteko dira zapatuan. Urte osoko jardunaren ondotik helduko da finala eta gogotsu agertu dira bertaoko protagonistak. Guztiek egin da berbea eta ilusinoa eta gogoa nabarmendu ditue.
Epaitzen, ondoko sei epaile honeek ibiliko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkaria, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia izango da.
Almeneko Bertso Eskolea, sari emoilea
Pasa dan astean jakinarazo genduanez, Arantzazu Loidi Garitano izango da Gipuzkoako txapeldunari txapela jaztearen arduraduna. Arantzazu Loidi Almeneko Bertso Eskolako ikasle izan zan eta Patxi Goikolea izan eban irakasle.
Biak izango dira oholtzan abenduaren 14an: halanda ze, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela jantziko deutso Loidik eta 25 urtez azpiko bertsolari onenari saria emon Goikoleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!