Oihana Iguaranek irabazi dau azken finalaurrekoa

Bizkaie! 2024-12-02 08:15   Bertsolaritzea

Finala, abenduaren 14an izango da Donostian.

Oihana Iguaran Barandiaran. | Ikusi handiago | Argazki originala

Arrasateko Uarkape Pelotalekua izan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen finalaren aurreko azken geltokia. Ondoko bertsolari honeek ibili dira kantuan:

  • Agin Laburu Rezola.
  • Andoni Rekondo Izagirre.
  • Eñaut Martikorena Lizaso.
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi.
  • Maider Arregi Markuleta.
  • Oihana Iguaran Barandiaran.

Lan puntuagarriak amaituta, Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi dau saioa, 519 puntugaz. Halanda ze, holan gerau da saioko sailkapena:

  • Oihana Iguaran Barandiaran: 519.
  • Andoni Rekondo Izagirre: 513'5.
  • Maider Arregi Markuleta: 511.
  • Agin Laburu Rezola: 499.
  • Eñaut Martikorena Lizaso: 482.
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi: 478.

Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe izan da.

Epaile, barriz, ondoko honeek ibili dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.

Finala, abenduak 14

Arrasateko finalaurrekoa jokatuta, osotu da finalisten zerrendea. Ondoko honeek dira:

- Zuzenean sailkatutakoak:

  • Beñat Gaztelumendi Arandia.
  • Alaia Martin Etxebeste.
  • Oihana Iguaran Barandiaran.

- Puntuazinoz sailkatutakoak:

  • Ane Labaka Mayo.
  • Nerea Elustondo Plazaola.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre.
  • Andoni Rekondo Izagirre.
  • Aner Peritz Manterola Euzkitze.

Finala abenduaren 14an jokatuko da, Donostia Arenan (Ilunbe). Sarrerak salgai dagoz hemen. Horrezaz gan, ETB1en be emitiduko dabe saioa, zuzenean; Ilaski Serranok aurkeztuko dau, Jon Martin aditua alboan dauela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu