Alaia Martin Etxebestek irabazi dau Zarauzko finalaurrekoa

Bizkaie! 2024-11-25 08:10   Bertsolaritzea

Finalean kantauko dau Martinek.

Alaia Martin Etxebeste. | Ikusi handiago | Argazki originala

Azken finalaurrekoa datorren domekan jokatuko da, Arrasaten, eta orduan jakingo dogu finalean nortzuk kantauko daben.

Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa: 1.400 bertsozale batu dira, eta sarrerak agortu ditue. Ondoko sei bertsolari honeek kantau eben:

  • Alaia Martin Etxebeste.
  • Amaia Iturriotz Etxaniz.
  • Aner Peritz Manterola Euzkitze.
  • Eneko Araiztegi Agirre.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre.
  • Unai Mendizabal Jauregi.

Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebestek batu ditu puntu gehien, 544,5, eta zuzenean sailkatu da finalera. Holan geratu da sailkapena:

Alaia Martin Etxebeste: 544,5.
Eneritz Artetxe Eizagirre: 519,5.
Aner Peritz Manterola Euzkitze: 512.
Unai Mendizabal Jauregi: 504,5.
Amaia Iturriotz Etxaniz: 493,5.
Eneko Araiztegi Agirre: 462.

Gai-jartzaile lanetan Ion Zaldua Brit ibili da. Epaile, ostera, ondokoak: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.

Datorren saioa datorren domekan, abenduaren 1ean, jokatuko da, Arrasaten

Saioa amaituta jakingo ditugu finalean abestuko daben zortzi bertsolarien izenak. Arrasaterako sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian dagoz eta aurretik agortzen ez badira, Uarkape pelotalekuko txarteldegian, egunean bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu