Zarautzen jokatuko da bigarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2024-11-19 10:40   Bertsolaritzea

Hilaren 24an, Aritzbatalde Udal Kiroldegian.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa domekan jokatuko da, zemendiaren 24an, Zarautzen. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzekoek puntuazinoz izango dabe horretarako aukerea. Ondoko sei bertsolari honeek ibiliko dira kantuan:

  • Alaia Martin Etxebeste.
  • Amaia Iturriotz Etxaniz.
  • Aner Peritz Manterola Euzkitze.
  • Eneko Araiztegi Agirre.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre.
  • Unai Mendizabal Jauregi.

Gai-jartzailea Ion Zaldua Brit izango da.

Epaile, barriz, honeek ibiliko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetaz, Aratz Irazustabarrena Garmendia arduratuko da.

Sarrerak hemen dagoz salgai eta Aritzbatalde Udal Kiroldegiko txarteldegian.

Finalaurrekoetako saio guztiak ETB4n emitiduko dira, Ilaski Serrano aurkezle eta Jon Martin aditua lagun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu