Beñat Gaztelumendi Arandiak Gipuzkoako bere bosgarren finala jokatuko dau

Bizkaie! 2024-11-18 07:50   Bertsolaritzea

Finala abenduaren 14an jokatuko da Donostia Arenan.

Beñat Gaztelumendi Arandia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Azken aurreko fasea Oiartzunen hasi da eta finaleko txartelak banatzen hasi dira. Sei bertsolari honeek kantau dabe bertsotan Oiartzungo Elorsoro Udal Kiroldegian:

  • Ane Labaka Mayoz.
  • Asier Azpiroz Iztueta.
  • Beñat Gaztelumendi Arandia.
  • Eli Pagola Apezetxea.
  • Nerea Elustondo Plazaola.
  • Oier Etxeberria Zubimendi.

Lan puntuagarriak amaituta, Beñat Gaztelumendi Arandiak batu ditu puntu gehien: 560'5. Honenbestez, zuzenean sailkatu da finalerako. Gainontzekoek puntuazinoaren arabera izango dabe finalean kantetako aukerea.

Ondokoa Oiartzuneko salkapena:

  • Beñat Gaztelumendi Arandia: 560,5.
  • Ane Labaka Mayoz: 552.
  • Nerea Elustondo Plazaola: 522,5.
  • Asier Azpiroz Iztueta: 475,5.
  • Oier Etxeberria Zubimendi : 468,5.
  • Eli Pagola Apezetxea: 449.

Gaiak emoten Ane Ezenarro Beristain ibili da. Epaitzen, ostera, epaile honeek: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanak, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendiak egin ditu.

Datorren domekan, huilaren 24an, jokatuko da hurrengo saioa, Zarautzen. Saioko sarrerak salgai dagoz, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian eta Aritzbatalde Udal Kiroldegiko txarteldegian saioko egunean bertan, aurretik agortuko ez balira.

Oiartzungo saioa zuzenean emitiduko dau ETB4n eta holan izango da gainontzeko finalaurrekoetan be: Ilaski Serrano aurkezle eta Jon Martin aditu dirala.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu