Azkoitian eta Irunen jokatuko dira hurrengo saioak

Bizkaie! 2024-10-22 11:05   Bertsolaritzea

Hilaren 26an eta 27an, hurranez hurran.

Final-laurenetako lehen asteburua pasauta, bigarrenaren txandea dator. Halanda ze, Azkoitiko Baztartxo Aretoan, urriaren 26an eta Irungo Ficoban, urriaren 27an, izango dira saioak eta irabazle biak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara.

Azkoitiko saioan sei bertsolari honeek ibiliko dira:

  • Ane Labaka Mayoz.
  • Asier Azpiroz Iztueta.
  • Eli Pagola Apezetxea.
  • Maialen Akizu Bidegain.
  • Oier Etxeberria Zubimendi.
  • Unai Mendizabal Jauregi.

Gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi Alberdi izango da.

Irungo saioan, barriz, ondoko sei bertsolari honeek kantauko dabe:

  • Amaia Iturriotz Etxaniz.
  • Aner Peritz Manterola Euzkitze.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre.
  • Eñaut Martikorena Lizaso.
  • Iñaki Apalategi Astigarraga.
  • Oihana Iguaran Barandiaran.

Gai-jartzailea Uxune Areizaga Aranberri izango da.

Epaileei jagokonez, ondoko honeek izango dira: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.

Saio bietako sarrerak hemen dagoz salgai: baita aretoetako txarteldegietan be, saioaren egunean, aurretik agortuten ez badira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu