Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi, finalaurrekoetara

Bizkaie! 2024-10-21 08:24   Bertsolaritzea

Hurrengo final-laurenak Azkoitian (urriak 26) eta Irunen (urriak 27) izango dira.

Jokatu dira lehen final-laurenak Errenterian eta Eibarren. Irabazleak Alaia Martin Etxebeste eta Beñat gaztelumendi Etxebeste izan dira.

Eibar

Indartsu hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren fasea, izan be, Eibarko Coliseo bete batek egin deutso harrerea. Ondoko sei bertsolari honeek izan dira:

  • Agin Laburu Rezola.
  • Alaia Martin Etxebeste.
  • Aratz Igartzabal Bidegain.
  • Eneko Araiztegi Agirre.
  • Haizea Arana Cardenal.
  • Manu Goiogana Bengoetxea.

Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebeste izentau dabe garaile, 531,5 puntugaz. Beraz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara; Zarauzkora, zemendiaren 24an. Holan geratu dira puntuazinoak:

  • Alaia Martin Etxebeste : 531,5.
  • Agin Laburu Rezola: 503,5.
  • Eneko Araiztegi Agirre: 469.
  • Haizea Arana Cardenal: 458,5.
  • Manu Goiogana Bengoetxea: 448.
  • Aratz Igartzabal Bidegain: 438.

Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes ibili da. Epaileak, barriz, honeek izan dira: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Nerea Goñi Begiristain izan da.

Errenteria

Errenteriako Lekuona Fabrikak egin deutso harrerea Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurenari. Sei bertsolari honeek ibili dira kantuan:

  • Aitor Salegi Martija.
  • Beñat Gaztelumendi Arandia.
  • Beñat Iguaran Amondarain.
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste.
  • Oihana Arana Cardenal.
  • Unai Gaztelumendi Arandia.

Lan puntuagarriak amaituta, Beñat Gaztelumendi Arandiak batu ditu puntu gehien: 493. Halanda ze, zuzenean lortu dau finalaurrekoetara sailkatzea; Oiartzun, zemendiaren 17an. Holan geratu dira puntuazinoak:

  • Beñat Gaztelumendi Arandia: 493.
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste: 455.
  • Beñat Iguaran Amondarain: 451,5.
  • Unai Gaztelumendi Arandia: 444.
  • Oihana Arana Cardenal: 440.
  • Aitor Salegi Martija: 427.

Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izan da. Epaitzen ondoko epaile honeek izan dira: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia egon da.

Datorren asteburuan izango dira hurrengo final-laurenak: Azkoitian (urriak 26) eta Irunen (urriak 27). Sarrerak hemen dagoz salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu