Pou anaiek 'Truenu' bidea edegi dabe
2024-10-10 10:02 KirolaPeña Santan dabiz poutarrak.
Lan egun gogorren ostean, Pou anaiek bide barri eta futurista bat edegi dabe Peña Santa 2.596 metroko tontorrean, Truenu izenekoa. 600 metro inguruko luzerea dauen ibilbideak gitxi gorabeherako zailtasuna emon dau: 9a edo 9a+ (oso balorazino altua mundu osoan).
15 ordu jarraian eskaletan ibiltea zer dan badakie batzuk, oso kantsauta gagoz baina pozarren
Gauzarik ederrenetakoa izan da hormearen erdian bibak egitea eta egunsenti eta ilunabar ikaragarriak eta izar distiratsuak ikustea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!