Eneritz Artetxe Eizagirre eta Aitor Salegi Martija, irabazle Hondarribian eta Andoainen

Bizkaie! 2024-09-30 08:38   Bertsolaritzea

Final-zortzirenetako hurrengo eta azken saioa urriaren 5ean izango da.

Eneritz Artetxe Eizagirre eta Aitor Salegi Martija. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hondarribia

Hondarribiko Itsas Etxean jokatu zan bosgarren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirena. Bertan, sei bertsolari ibili ziran:

  • Ane Beloki Lopez.
  • Aratz Igartzabal Bidegain.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre.
  • Maddi Aiestaran Iparragirre.
  • Oier Aizpurua Olaizola.
  • Unai Gaztelumendi Arandia.

Lan puntuagarriak amaituta, Eneritz Artetxe Eizagirrek batuy dau puntu gehien: 482,5 puntu, hain zuzen be. Beraz, zuzenean sailkatu da final-laurenetara: Irungora, urriaren 27an, hain zuzen be. Holan geratu da sailkapena:

  • Eneritz Artetxe Eizagirre: 482,5.
  • Aratz Igartzabal Bidegain: 478.
  • Unai Gaztelumendi Arandia: 464,5.
  • Oier Aizpurua Olaizola: 445.
  • Maddi Aiestaran Iparragirre: 444,5.
  • Ane Beloki Lopez: 419,5.

Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes egon da. Epaileak ondoko honeek izan dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.

Andoain

Andoainen jokatu da azken aurrerako final-zortzirena. Bastero Kultugunean izan da, eta ondoko bertsolarri honeek kantau dabe:

  • Aitor Salegi Martija.
  • Andoni Mujika Izagirre.
  • Endika Igarzabal Murua.
  • Eñaut Martikorena Lizaso.
  • June Aiestaran Iparragirre.
  • Manex Mujika Amunarriz.

Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Salegi Martija izentau dabe irabazle, 470 puntugaz. Beraz, final-laurenetara sailkatu da zuzenean, Errenterikora, urriaren 20an. Holan geratu dira puntuazinoak:

  • Aitor Salegi Martija: 470.
  • Eñaut Martikorena Lizaso: 462.
  • Andoni Mujika Izagirre: 450.
  • June Aiestaran Iparragirre: 448.
  • Manex Mujika Amunarriz: 448.
  • Endika Igarzabal Murua: 437.

Gaiak emoten Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaitzen, barriz, ondoko honeek: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.

Final-zortzirenetako hurrengo eta azken saioa datorren zapatuan jokatuko da, urriaren 5ean, Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Sarrerak hemen dagoz salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu