Hondarribian eta Andoainen izango dira Gipuzkoako kanporaketak
2024-09-27 13:35 BertsolaritzeaKanporaketa bi horreek jokatuta, saio baten faltan geratuko da final-zortzirenetako fasea.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako 5. eta 6. kanporaketak jokatuko dira astegoienean. Hondarribian zapatuan eta Andoainen domekan.
Hondarribiko saioan, irailaren 28an, bertsolari honeek kantauko dabe:
- Ane Beloki Lopez.
- Aratz Igartzabal Bidegain.
- Eneritz Artetxe Eizagirre.
- Maddi Aiestaran Iparragirre.
- Oier Aizpurua Olaizola.
- Unai Gaztelumendi Arandia.
Gai-jartzailea Iban Narbaiza Cevidanes izango da.
Andoaingo saioan, barriz, sei bertsolari honeek ibiliko dira kantari:
- Aitor Salegi Martija.
- Andoni Mujika Izagirre.
- Endika Igarzabal Murua.
- Eñaut Martikorena Lizaso.
- June Aiestaran Iparragirre.
- Manex Mujika Amunarriz.
Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ibiliko da.
Epaile, ostera, saio bietan izango dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanak, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendiak egingo ditu.
Azken saioa Azpeitian
Datorren zapatuan jokatuko da final-zortzirentako azken kanporaketea Azpeitian. Ordurako erabagita egongo dira final-laurenera pasauko diran gehienak eta azken bost postuak egongo dira jokoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!