Eli Pagola Apezetxeak irabazi dau Elgoibarren

Bizkaie! 2024-09-23 08:54   Bertsolaritzea

Final-laurenetarako txartela be eskuratu dau Pagolak.

Eli Pagola Apezetxea | Ikusi handiago | Argazki originala

Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-zortzirena eta sei bertsolari izan dira protagonista:

Eli Pagola Apezetxea; Eneko Araiztegi Agirre; Iñaki Apalategi Astigarraga; Libe Goenaga Arrieta; Unai Izagirre Etxeberria; eta Uxue Fernandez Lasa
Lan puntuagarriak amaituta, Eli Pagola Apezetxea izan da nagusi, 487,5 puntu batuta. Horrenbestez, final-laurenetara sailkatu da zuzenean, urriaren 26ko Azkoitiko saiora.

Sailkapena:

  • Eli Pagola Apezetxea....................................487,5
  • Eneko Araiztegi Agirre..................................454,5
  • Iñaki Apalategi Astigarraga......................... .451,5
  • Unai Izagirre Etxeberria...............................446
  • Libe Goenaga Arrieta...................................436
  • Uxue Fernandez Lasa...................................430

Gai-jartzaile Olatz Zuazubiskar izan da eta epaile, barriz, Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanak Aratz Irazustabarrena Garmendiak egin ditu.

Datorren astegoenean jokatuko dira hurrengo saioak: Hondarribian, irailaren 28an, eta Andoainen, 29an.

Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian dagoz eskuragai; baita antzokietako txarteldegian saioaren egunean bertan be, aurretik agortu ez badira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu